Hasi ditu Oses enpresak Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekua egiteko obrak. Proiektu horren aurkako plataformak gogor salatu du Iruñeko Udaleko agintarien jarrera, "ingurumenari eta bizilagunei kalte" eginen dien azpiegitura bat sustatzeagatik. Lanak gelditzeko exijitu diote alkateari.

“Uste dut Iruñean ate gehiago ireki zaizkigula”
Iruña Iriartek Reikiavik argitaletxea sortu zuen 2015ean, Javier Diaz bikotekidearekin batera. Madrilen hasi zuten bidea, baina Iruñean dira orain; hemendik argitaratu dituzte azken lanak.

Iritzia: Etena
Nagore Eslaba
Udako gau beroetan kosta egiten zait lo hartzea. Beroak ohean sartu aurretik nuen neke guztia kentzen dit, bat-batean desagertuko balitz bezala da. Orduan, agobiatzen hasten naiz eta, noski, erremedioa bilatzen dut. Leihoa ireki, postura ...

Txinpartak sua ekarri du berriz
Baztandarren Biltzarra elkartea desagertu zen iazko abenduan, eta kolokan gelditu zen, ondorioz, aurtengo besta. Elkartean ziren herritar batzuek bilera batera deitu zituzten herritarrak otsailean, biltzarra antolatzen saiatzeko: lortu dute "berpiztea", eta igandean hirurogei urte beteko ditu.

“Orain irakaslea naiz, baina dantzari izaten jarraitzen dut”
Dantza klasikoa, dantza garaikidea eta jazz modernoa irakasteko dantza eskola bat du Irantzu Gonzalezek, Altsasun, 2016. urtetik. Dantza ikasteko herritik atera behar izatea kritikatu du.

Iritzia: Abesten ditugunak
Olatz Azpirotz Larzabal
Batzuetan, artean egunerokoa osatzen duten hitzetan baino egia sendoago eta zurrunago bat aurki dezakegu; koloreek berretsi dituzte gure ingurugiroa osatzen duten koloreen tonalitate eta testura, musikak bizipenei notak jarri et...