Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak klima larrialdiari buruzko "biltzar alternatiboa" antolatu du Iruñean, Egipton COP27 Nazio Batuen Erakundearen biltzarra egiten ari diren bitartean. Sistema aldatzeko beharra erdigunean jarri, eta justizia eskatu du.

Bide bat egiaren eta justiziaren bila
Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak hogei urte bete ditu. 2002ko azaroan jarri zuten martxan, eta babesa eman zien aurreko hamarkadetan memoria lantzeko ahalegina egin zuten herritarrei. Liburu batean jaso dute bi hamarkadotako bidea.

“‘Ero’ hitza entzun orduko, beldurrak agertzen dira”
Eva Poumek 'Vuelo de albatros' dokumentala zuzendu du, Ekhi Huarteren izen bereko poema liburua oinarri hartuta. Astelehenean, Nafarroako Filmotekan erakutsiko dute, 19:00etan.

Iritzia: Itzaletik argira
Lohizune Amatria
Poliziaren indarkeriaren biktimak aitortzeko legearen azken moldaketa egin zutenean elkarrizketa egin ziguten Zabalzaren senideoi, Nafarroan entzunena den irratian. Maiatzean izan zen, estatuaren biktimek jaso dezaketen indemnizazioa t...

Alkateek herriei eman diete hitza
Baztango hamabost herrietatik hamalautan Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa eginen dute, hilaren 20an. Alkateek antolatu dute, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta. Magnak udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa aurkeztu du egitasmoa.

Joseba Otondo: “Arraildura ekar dezake Natura2000 sarean Erdizkoa baimentzeak”
E. Elizondo
Magnaren Erdizko proiektua salatu du Baztango alkate Joseba Otondok (Elizondo, 1977); salatu du administrazioak oztopoak jarri dituela galdeketak egiteko.Baztango Udala ere saiatu zen galdeketa egiten.Baztango Udala eta Baztango Batzar Nagu...

Bortzirietako osasun langileek mediku falta salatu dute eskualdean
Sinadurak bildu dituzte, Nafarroako Osasun Zuzendaritza Nagusira bidaltzeko. Igantziko eta Arantzako medikuak erretiroa hartu du, eta ez da ordezkorik. Arazoa "egiturazkoa" da oinarrizko arretan

Hileroko koktela dastatzeko
Sastakai antzerki taldeko kide Idoia Tapia eta Irati Velez menstruazioaren inguruko antzezlan bat prestatzen ari dira. Aktoreek gaur taularatuko dute Iruñean orain arteko emaitza, ikus-entzuleen iritziak jasotzeko.

“Azaldu nahi dugu zergatik ez den pieza sorkuntzaren helburu”
Oskia Ugartek etapa berri bat hasi du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan: 2016tik, bertze hiru emakumerekin partekatu du erakunde horretako zuzendaritza, baina abuztutik bakarrik da karguan.