Kattalin Barber Lakabekoa da, eta ibarreko ondarea biltzeko proiektu bat jarri du abian: Artzibarko herbarioa osatzen ari da. Loreak artelan bilakatu ditu, gainera; Artiumen erakutsi ditu, Maddi Barber eta Marina Lameiroren 'Paraiso' lanaren osagarri.

“Dagoenarekin ez da aski; hori da familiek diotena, hori da egia”
Fonsecak urteak eman ditu garunean kalte hartutako umeen eskubideen alde. Begirada atzera zuzenduta, pozik da lortutakoez ohartuta. Aurrera so egiten duelarik, baina, aise ikusten ditu murruak: "Lan mordoa dago".

Iritzia: Komunikazioaz hausnarketak
Bidatz Villanueva Etxague
Bizitzaren plow twistak: denboraldi labur batez lanean izan nintzen egunkariaren gehigarrian tarte bat izanen dut hemendik aurrera nire iritzia plazaratzeko. Errespetuz, eta pixka bat zalantzati nola ekin. Beraz, egunerokoan h...

Azken minutuek duten garrantzia
Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du prozesu osoan jasotako babesa, baina salatu du erietxez mugitu behar izan zutela haren borondatea bete ahal izateko, San Joan Jainkoarena ospitalekoek ez baitzioten egin nahi izan.

“Bada gure gorputz gaixoa aldarrikatzeko beharra, maitatzekoa”
Iosune de Goñik badu bide bat egina literaturaren eta argazkigintzaren esparruetan. Kapazitismoaren kontrako mezua erantsi die bere azken lanei. Iruñeko egile berrientzako lehiaketa irabazi berri du burlatarrak.

Iritzia: Lurra laba da
Amets Aranguren Arrieta
Gazteluko plazako 2. zenbakitik pasatu eta, kristalezko hiru arkupeetako edozein begiradarekin gurutzatuta, minutu batzuk beharko dituzu barnekoa zer den imajinatzeko. Ez izan lotsarik, kanpoan Iruñea da eta negua, barnean ez ...

‘Ager’-ean euskara loratzeko garaia
Errigoraren bultzadaz sortutako Agerraldia egitasmoak egutegi zabala prestatu du hasi berri den urterako. Proiektu horren bitartez, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskararen ezagutza zabaldu, erabilera handitu eta aldeko jarrera indartu nahi dute. Eremu askotan eragiten dute.

Atzera kontaketaren azken txanpa
Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba Izadik 3 urte beteko ditu laster, eta espetxetik atera beharko du. Familiak jakin du Gutierrezi 3. gradua eman diotela, eta Lizarraga Euskal Herriratu egingo dutela.