Jakes Goikoetxea

Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, beste bat bortxatzea egotzita

Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, beste bat bortxatzea egotzita

Iruñeko guardiako epaileak 26 urteko gizon bat espetxeratzeko agindu zuen herenegun, ustez beste gizon bat bortxatzeagatik Iruñeko Taconera parkean. Gizon batek salatu zuenez, iragan ostegun goizaldean, etxera zihoala, bi gizon hurbildu zitzaizkion eta bortxatu egin zuten. Jo egin zutela eta lapurtu egin ziotela ere esan zien udaltzainei. Poliziek erasoaren ustezko egileetako bat atxilotu zuten, eta bestearen bila...

«Hiriak natura izan behar dira, landa eremuak hirian izan behar baitu segida»

«Hiriak natura izan behar dira, landa eremuak hirian izan behar baitu segida»

Ezkaia, izpilikua eta bertze landatu, hiriaren barruan intsektuak erakarriko dituen uharte berde bat sortzeko. Horixe egin du Monika Aranda artistak (Iruñea, 1976), Plantae in periculo bere azken proiektuaren bidez. Iruñeko La Fabrica de Gomas aretoaren kanpoko aldean jarri ditu landareok, Iruñeko Udalak utzitako eremu batean, eta gisako irlak sortzera deitu ditu herritarrak. Artista gisa, nola ailegatu...

‘Petrus’, erresistentziaren artea

‘Petrus’, erresistentziaren artea

XII. mendeko Gergetiaingo Petrus harginak egindako lanari tiraka, Itzagaondoko bailarako errealitatean murgildu da Helena Bengoetxea zinemagilea. Nafarroako beste landa eremu asko bezala, despopulazio arriskuan dago Itzagaondoa. 2025ean 153 biztanle zituen, eta bailara osatzen duten herrien erdiak baino gehiago hutsik daude. Alabaina, bada eskualde hori bizirik mantentzeko borrokan ari den jendea, eta Bengoetxeak erresistentzia ariketa horiek jaso...

Nafarroako Ahal Dugu-k «ahots propioa» izatea aldarrikatu du Roldanek

Nafarroako Ahal Dugu-k «ahots propioa» izatea aldarrikatu du Roldanek

Nafarroako Ahal Dugu-k oraindik ez du argitu zer egingo duen datozen foru eta udal hauteskundeetan. Dena den, Neniques Roldan koordinatzaile nagusiak azpimarratu du bozetara begira alderdiak «ahots propioa» izan behar duela eta euren hautagaitzak herritarrak aktibatzea lortu behar duela. Azken hilabeteetan barne prozesu bat abiatu du Ahal Dugu-k hauteskundeei begira. Gaur goizean, alderdiko militante eta jarraitzaileekin bilkura...

Milagroko Gerezia marka kolektiboak hasiera eman dio aurtengo gerezi sasoiari

Milagroko Gerezia marka kolektiboak hasiera eman dio aurtengo gerezi sasoiari

Maiatzaren bigarren erdian giro beroa heldu da Nafarroara, eta, egun bero horiekin batera, aurtengo gerezi sasoia ere iritsi da lurraldera. Nafarroako hainbat nekazarik fruitua biltzeari ekin diote; tartean, Milagroko Gerezia marka kolektiboa osatzen dutenek. Izan ere, markak hasiera eman dio aurtengo gerezi sasoiari, eta aurreikusi du sasoi honetan milioi erdi kilo gerezi baino gehiago ekoitziko...

Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan»

Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan»

Politikari zeneko malgutasun intelektuala erakutsi du gaur Juan Cruz Allik, 1991tik 1995era Nafarroako Gobernuko lehendakari izandakoak. Euskararen inguruan azaldutako irekitasunaren ondorioz hautsi zuen UPNrekin 1995ean, eta hiru hamarkada geroago, begi onez ikusten du zonifikazioarekin amaitzea. Foru Hobekuntzaren lantaldean proposatu du euskarak hizkuntza ofiziala izan behar lukeela «Nafarroa osoan». «Gizartean normala dena egin dezagun normal guk ere. [Euskararen] Legeak zonaldeez hitz...

GEBehatokiak Madrili eskatu dio adierazteko Ricardo Zabalzaren gerra kontseilua legez kanpokoa izan zela

GEBehatokiak Madrili eskatu dio adierazteko Ricardo Zabalzaren gerra kontseilua legez kanpokoa izan zela

Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak Espainiako Gobernuari eskatu dio adieraz dezala legez kanpokoa izan zela Ricardo Zabalza Elorga (Erratzu, Baztan, Nafarroa,1898 – Madril, 1940) epaitu zuen Gerra Kontseilua. Erratzuko politikari sozialista eta sindikalista hura 1940ko otsailaren 25ean Madrilen fusilatzera kondenatu zuen epaia baliogabea da, GEBehatokiak azaldu duenez, eta Madrilek «aitorpen eta erreparazio pertsonaleko deklarazioa» egin dezan nahi du. Ekinaldi horrek Zabalza...

Izar behatzaileak

Izar behatzaileak

Teleskopio arrain bat zebilen joan-etorrian. Batzuetan ahaztu egiten zait arrainontzi batek gordetzen duen ahalmen metaforikoa. Baita krudelkeria eta edertasuna nahasteko arrainontziek duten gaitasuna ere. Batzuetan ahaztu egiten dut txikia nintzeneko honako irudi hau: goizeko presak bultzatuta, eskolara joan aurretik, nire amaren mugimendu urduriak arrainontzia husten eta garbitzen zuen bitartean. Azkar, azkar, arrain madarikatua! Zergatik ez du...

Mendiz mendi eta eskuz esku

Mendiz mendi eta eskuz esku

Berako ostatu batean hartu dute aterpe ibilaldiko bigarren etaparen amaieran. Dutxa hartu eta gero, mahai baten bueltan eseri dira, ostatuko terrazan. Eguzkia lagun izan dute Irundik abiatu direnetik, eta izerditan amaitu dute eguneko bidea, Alma Sierrak keinuz azaldu duenez. Asorna gorren Nafarroako elkarteko kidea da, eta, talde bereko bertze hainbat lagunekin batera, Pirinioetan zeharreko ibilaldia egiten...

Nafarroako sindikatuek kontzentrazioa egingo dute asteartean, «kalitatezko osasun publikoaren alde»

Nafarroako sindikatuek kontzentrazioa egingo dute asteartean, «kalitatezko osasun publikoaren alde»

Osasunbidea hondatzen ari dela uste dute, eta horrek ondorioak dituela herritarrengan eta langileengan. Horregatik, osasun sistema publikoa sendotzeko eskatu dute. ELA, LAB, UGT, SATSE —erizainak—, SAE —erizaintzako teknikariak— eta Afapna —funtzionarioak— sindikatuek egin dituzte salaketa eta eskaera. Kontzentrazioa antolatu dute datorren astearterako, 11:00etan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kanpo kontsulten zabaldegian. Leloa: Kalitatezko osasun publiko baten alde, lan...