Saretzera deitu dute asteburuan Baigorrin ospatuko duten Nafarroaren Egunean

Saretzera deitu dute asteburuan Baigorrin ospatuko duten Nafarroaren Egunean

Asteburuan amaituko dira Baigorriko (Nafarroa Beherea) Basaizea elkarteak apirilerako prestatu dituen kultur ekitaldiak; biharkoa izanen da azkena eta nagusia, Nafarroaren Eguna ospatuko baitute, Baigorrin, urtero legez. Nafarren arteko harremanak ehuntzeko helburua du jaiak. 1979an egin zuten lehen aldiz, Baigorriko eskaintza kulturala nahikoa eskasa zela iritzita. Euskarak indargune handirik ez zuen garai hartan, eta hizkuntzari bultzada bat ematea ere bazen jaiaren...

Ohituraz

Ohituraz

Une hartan 7 urte inguru izango genituen; Aste Santua zen, eta herriko kale nagusian geunden, Irunberrin. Prozesioak astiro egiten zuen aurrera isiltasun trinko batean murgilduta, gorputza uzkurtu, eta, inork ezer esan gabe, ahotsa apalarazten dizuten horietako batean. Jende guztia serio zegoen, tentsioan, edo hori iruditzen zitzaigun guri, izkinako umeoi. Bat-batean, kuadrillako batek —bihurrienak, nola ez— garrasi egin zuen, indarrez gainera. Erabat lekuz...

«Polita izango litzateke zirkua herri txikietara eramatea berriz ere»

«Polita izango litzateke zirkua herri txikietara eramatea berriz ere»

Zirku konpainiak, espazioak, zaleak, profesionalak eta hasiberriak batu dira Naze Nafarroako Zirku Elkartea sortzeko. Ainhoa Juaniz Ezpeleta Zirika Zirkus konpainiako eta Naze elkarteko kideak (Iruñea, 1970) nabarmendu du elkarteak zirkua ikusarazteko eta artistentzako babesgune bat sortzeko tresna izan nahi duela. Elkartea aurkezteko zirku gala bat eginen dute gaur, 18:30ean, Iruñeko Iturramako Civivox aretoan. Ekitaldiko aurkezlea izanen da Juaniz. Elkartea sortu...

«Kultura da batzen gaituena; gure sustraiak ezagutzeko grina»

«Kultura da batzen gaituena; gure sustraiak ezagutzeko grina»

Fernando Hualde (1961) Iruñean jaiotako izabar bat da. Umetatik du lotura estua gurasoen herriarekin, eta, oro har, Erronkaribarko historiarekin, ohiturekin eta kulturarekin. Hamaika libururen eta artikuluren egilea da; almadiez, ibarreko jantziez, aspaldiko tradizioez idatzi du, eta herritarrak iraganera begira jarri. Labrit etxeak omenaldi bat egin berri dio Iruñean. Aitortza jaso berri duzu. Kontent? Hagitz eskertua nago; hunkigarria izan zen omenaldia....

Nafarroako AHTaren proiektu batzuk erredaktatzeko kontratuak lizitatu ditu Madrilek

Nafarroako AHTaren proiektu batzuk erredaktatzeko kontratuak lizitatu ditu Madrilek

Espainiako Gobernuak atzo iragarri zuen guztira 1,8 milioi euroren lizitazioak egin dituela Nafarroako AHTan proiektu batzuk hasteko. Zehazki, Castejon eta Iruñeko Biurrun-Campanas auzoa lotzen dituen 60 kilometroko zatian hainbat lan egiteko dira lizitazioak. Lau azpizati ditu 60 kilometroko bide horrek: Castejon eta Alesbes arteko azpiegitura eginda dago, Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla eraikitzen ari dira, eta Tafallaren eta Biurrun-Campanasen arteko eraikuntza proiektua...

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»

Eskola orduak amaitu dira, baina Lizarra ikastolako jolastokia lepo beteta dago. Haurrak harat eta honat dabiltza, jolasean, eta gurasoak, haiei so. Lizarra ikastolako gurasoetako bat da Koldo Leoz (Iruñea, 1979); Lehen Hezkuntzako irakaslea ere bada. Udal politikan ia hamalau urtez aritu eta EH Bildurekin Lizarrako alkate bitan izan eta gero —2015etik 2019ra eta 2020tik 2023ra—, irakaskuntzara itzuli da orain, eta...

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin zaigu udal batekoak edo bestekoak...

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe nabarmendu du Elizondoko lanbide heziketako...

Biziraun ala bizi

Biziraun ala bizi

Ezustean izan nuen nik bizirauteko kitaren berri; gertuko batekin telefonoz hitz egiten nenbilela, hark gaiari erreferentzia egin zion, eta behin deia amaiturik izan nuen kutxatila horren berri. Ezin izan nion kita osatzeko beharrezko osagaiak bilatzeari muzin egin; hortaz, hona hemen aurkitutako batzuk: gutxienez 5 litro ur pertsonako, medikamentuak, esku-argia, hainbat erreminta, iraungitzen ez den janaria, eta abar. Hortik aurrera, kitaren...

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen

Duela ehun urte, egun Iturria botika denak ateak ireki zituen Iruñean. 1925eko maiatzaren 6ko Diario de Navarra egunkariak eman zuen notizia: «Navascues eta Sayans botikari ezagunek farmazia eta drogeria bat zabaldu dute, Estafeta karrikako 89an eta Juan de Labriteko lehenengoan, eta atzo inauguratu zuten. Iruñeko alkate Nagore jauna, Tomas Garmendia doktorea, Farmazia ordezkari Gonzalez Boza jauna, udaleko idazkari Mata jauna,...