Aldaketa bai, baina eskaerak ere bai

Aldaketa bai, baina eskaerak ere bai

Eskuinak «blokeatuta» zeukan Iruñeko Udala «martxan» jartzeko; helburu horrekin egin zuten akordioa EH Bilduk eta PSNk 2023ko abenduan, Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura mozioa aurkezteko. Abenduaren 28an eztabaidatu zuten, eta EH Bilduko, PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin-eko zinegotzien aldeko botoak jaso eta gero, EH Bilduko Joseba Asiron izendatu zuten alkate, bigarrenez (2015-2019 legealdian izan zen aurreneko aldiz). Urtebete joan...

«Aurrekaririk ez duen ahalegin bat egiten ari da Iruñeko Udala»

«Aurrekaririk ez duen ahalegin bat egiten ari da Iruñeko Udala»

Joseba Asiron Iruñeko alkateak (Iruñea, 1962) herriko etxeko bere bulegoan hartu du Nafarroako Hitza. EH Bilduko kidea «harro» mintzatu da azken urteko aldaketez eta PSNrekin lortutako akordioez; onartu ditu, halere, udal gobernuak dituen mugak. [articles:2136728] Sasoiko al dago Iruñeko udal gobernua? Bai, oso sendo daude udala eta gobernu taldea. Oso harro, egoera egonkorra baita Iruñeko Udalean. Duela urtebete hiria geldirik zegoen,...

Jakiak ehuntzen

Jakiak ehuntzen

Sormena presiopean loratzen dela entzuten dugu maiz. Bitxia da, baina muturreko egoeretan, dena jokoan dagoela dirudienean, lasaitasun uneetan inoiz imajinatuko ez genituzkeen konponbideak aurkitzeko gai izaten gara. Gure eguneroko bizitzan askotan gertatzen da: egunetan zehar atzeratu ditugun zereginak ordu pare batean konpontzen ditugu erlojuak astintzen duenean. Kaotikoa iruditu dezakeen presazko egoera horrek ia instintiboa den eraginkortasuna pizten du gugan. Presioa...

Mendia hartzeko bidean

Mendia hartzeko bidean

Gaur egun geroz eta emakume gehiagok mendian korrika egiten duten arren, oraindik «gutxi» direla nabarmendu du Uxue Zabaleta Telleriak, Leitzako Irristariak taldeko kideak. Hura aspaldi hasi zen korrika egiten, bere ahizpa Itxarorekin. «Gure asmoa da emakumeak bultzatzea mendian ibiltzera. Lasaitasun handia ematen duen jarduera bat da, deskonektatzeko aukera ematen baitizu. Gainera, emakumeak mendiko lasterketetan parte hartzera animatu nahi ditugu». Asmo...

«Fikziora jo dut memoria historikoa are gehiago zabaltzeko asmoz»

«Fikziora jo dut memoria historikoa are gehiago zabaltzeko asmoz»

Kontent eta lasai agertu da Fernando Mikelarena (Bera, 1962) Iruñeko Walden liburu dendara. Han egin du Lineas de frontera (Lamiñarra, 2024) bere lehen eleberriaren aurkezpena. Lan horretan, Mikelarena aurrenekoz murgildu da fikzioaren esparruan, baina historia bazter utzi gabe, datu hutsekin ukitzen ez zituen tokietara ailegatu nahi izan baitu eleberriaren bidez. Sail bat hasi du lehen liburu horrekin, eta hurrengo biak...

Suaren hautsak hartu du izarren tokia

Suaren hautsak hartu du izarren tokia

Iruñeko Planetarioan piztutako suaren keak hartu zuen hiribiruko zerua hilaren 14an. Sutea 07:00ak aldera hasi zen; herritar batek eman zuen abisua, kupulatik kea ateratzen zela ikusi zuenean. Planetarioan zazpi pertsona aritzen dira lanean, baina ordu hartan eraikina hutsik zen, eta, ondorioz, inor ez zen zauritu. Suak, baina, kalte material larriak eragin ditu planetarioan, erabat txikitu baititu kupula eta areto nagusia....

Bost proiektu, Iruñeko Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko

Bost proiektu, Iruñeko Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko

Iruñeko Udalak erakusketa bat osatu du hiriburuko Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko ideia lehiaketan hautatutako bost proposamenekin. Kondestablearen jauregian jarri dute, otsailaren 16ra bitarte. Erakusketa horren bidez, udalak prozesu parte hartzaile bat hasi du, aukeratutako proposamenak aztertzeko eta hobetzeko, eta, azkenean, haien artean bat aukeratzeko. Helburua da Pilotaren Interpretazio Zentroa egiteko obrak urte bukaeran edo 2026ko hasieran martxan jartzea. ‘Pareten Mintzoa’...

Harrien zama

Harrien zama

Imajina dezagun, adreilu batek pare bat kilo baino zerbait gehiago pisatzen badu, zenbat pisatu behar duten errenkadan eta berrogei metro inguruko garaierara heltzeko Iruñeko Erorien Monumentuko eraikuntzan erabilitako harri marroidunek. Horietako batzuek, sarrerakoek kasurako, olana zabala dute gainetik, baina, haizetea dagoenean eraikuntzaren aurrean egonez gero, erraz aski ikus daiteke frankismoari gorazarre egiten dion eta harrian zizelkaturiko esaldiaren parte den gurutzada terminoa....

Bidea hutsetik hasi zutenen loraldia

Bidea hutsetik hasi zutenen loraldia

«Orain dator lanaren zatirik politena». Patri Arburuarenak dira hitzak (Igantzi, 1972), Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarenak, eta Gogoa pauso, pausoa bide dokumentala erakusteko uneaz ari da. Mankomunitateak ondu du lan hori, Bortzirietako 1970-1990 bitarteko euskararen susperraldiari buruz. Bide bat hutsetik hasi zutenen lana eskertu eta aitortu nahi izan du dokumentalaren bidez, eta, batez ere, duela mende erdi bat euskarari lotu zitzaizkion herritarren...

«Lortu nahi dugu euskarari Erronkariko hizkeren kutsua ematea»

«Lortu nahi dugu euskarari Erronkariko hizkeren kutsua ematea»

Barañainen jaioa da Josune Aznarez (1982), baina Erronkaribarkoa dauka familia osoa. Aita Burgikoa du, eta ama Izabakoa, baina ezkondutakoan Iruñerrira joan ziren bizitzera. Hala ere, Aznarezek lotura estua izan du beti ibarrarekin eta bertako euskararekin. 2020. urtean, Uskararen Eleak liburua argitaratu zuen, eta 2022an, Oinarrizko Hiztegia. Iazko urrian, Eleñoak ipuin bilduma ondu zuen (Lamiñarra, 2024). Ipuinek, abestiek eta asmakizunek osatzen...