Ingalaterrako 64 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Robo ibaian, hilotz. Foruzaingoak jakinarazi duenez, Done Jakue bidea egiten ari zen, eta uste da enborrezko zubi batetik igarotzen ari zela erori dela ibaira.
Gizonaren gorpua Garesko (Nafarroa) Jakue hotelaren eta El Peregrino hotelaren atzeko partean aurkitu dute, ibaiaren ertz batean. Istripua 08:00ak baino lehen izan da, eta Foruzaingoa, suhiltzaileak eta larrialdietako langileak berehala bertaratu dira.
