Osasunbideko lehen arretako zuzendariak kargua utzi du

Osasunbideko lehen arretako zuzendariak kargua utzi du

Nafarroako osasun zentroen egoerarekin atsekabetuta azaldu dira azkenaldian zenbait herritar eta langileen ordezkari: diotenez, besteak beste, atzerapenak ohikoak dira lehen arretan eta pediatrian, eta herritarrek zailtasunak dituzte kontsultak egiteko. Arazoak salatzeko, gaurko deitu dute elkarretaratze bat sindikatuek, 11:00etan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kanpo kontsulten zabaldegian. Bada, testuinguru horretan utzi du 2024tik betetzen zuen kargua Susana Miranda Alcoz Osasunbideko lehen arretako zuzendariak.

Kontsultak egiteko zailtasunak ilara luzeak sortu izan ditu Nafarroako hainbat osasun zentrotan, goizeko lehen orduan. Horiek saihesteko, duela aste batzuk, Osasun Sailak iragarri zuen profesionalen hitzordu guztiak online jarriko zituela eskuragarri.

Mirandaren dimisioari dagokionez, berak eskatu du kargua uztea, hainbat iturrik baieztatu dutenez: birziklatze prozesu batean sartuko da, ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzura itzultzeko.