Petilla Aragoi hustu du Nafarroako Gobernuak sute arriskuagatik

Petilla Aragoi hustu du Nafarroako Gobernuak sute arriskuagatik

Oresen, Espaianian, piztu da sua, baina azkar ari da zabaltzen, haize gogorrak lagunduta. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak erabaki du bart Petilla Aragoi hustea, izan ere, 47 kilometro daude Orestik Petillara, eta sua oraindik urrun den arren, badaezpadako neurri gisa hustu dute herria eta bertan dira suhiltzaile eta baso langileak, sua gerturatuko balitz ere. 

Dagoeneko 4.500 hektarea erre ditu Zaragozako (Espainia) suteak. Ondorioz, Baso Suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren lehen fasea aktibatu dute Nafarroan. Gobernuak jakinarazi duenez, Zangozako suhiltzaile talde bat, basozainak eta hainbat foruzain joan dira Oresera sua itzaltzen laguntzeko. Azken orduetako haize zakarrak zaildu egin ditu sua kontrolpean hartzeko lanak, eta datozen orduetarako ere hegoaizeak gogor jotzea espero dute. 

Orotara 400 lagun ari dira sua itzaltzeko lanetan, baita 19 aireko ere. Zaragozan hainbat herri hustu dituzte dagoeneko, tartean Uncastillo, Petilla Aragoitik 26 kilometrora dagoen 600 biztanleko herria.