Petilla Aragoiko biztanleak beren etxeetara itzul daitezke

Petilla Aragoiko biztanleak beren etxeetara itzul daitezke

Zaragozako Ores herrian (Espainia) piztutako sua dela eta, Nafarroako Gobernuak Petilla Aragoi hustu zuen joan den ostegunean. Suhiltzaileek sutea egonkortu dute dagoeneko, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Horiek horrela, 10:00etatik aurrera beren etxeetara itzultzeko baimena eman diete biztanleei.

Petilla Orestik 47 kilometrora dagoen seiehun biztanleko Nafarroako herri bat da; sua urrun zen arren, badaezpadako neurri gisa hustu zuten. Inguru horretan lanean aritu diren Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko langileek erreleboa jaso dute gaur goizean, eta freskatze lanak egiten dabiltza. Une honetan, Azkoiengo parkeko erreten bat dago bertan. Suteak hobera egin duenez, astelehen honetan ez da aireko baliabiderik eta makina astunik erabiliko bertan.

Bestalde, Babes Zibilak bertan behera utzi du Baso Suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren lehen fasea, sutearen perimetroa egonkortu ondoren eta biztanleria etxeetara seguru itzultzeko baldintzak kontuan hartuta. 16.000 hektarea erre ditu Zaragozako suteak.