32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute, egoera kritikoan, eta han hil da.
Bi ibilgailuek elkar jo ostean, kamioiak su hartu du, baina kamioi gidaria onik atera da. Alkohola eta drogak detektatzeko probak egin dizkio Foruzaingoak, eta denetan negatibo eman du. Gertatutakoa ikertzen ari da Polizia.
