73 urteko gizon bat hil da Tuteran, auto istripu batean

73 urteko gizon bat hil da Tuteran, auto istripu batean

73 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean, Tuteran (Nafarroa) izandako auto istripu batean. NA-134 errepidearen 9,7 kilometroan gertatu da ezbeharra: gizonezkoak gidatzen zuen autoa bidetik atera da, eta eraikin baten kontra jo du.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zentroak 10:15ean jaso du abisua, eta Tuterako parkeko suhiltzaileak bidali ditu istripua gertatu den tokiraino. Suhiltzaileez gain, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko zenbait patruila ere bertaratu dira.

Gizonezkoa bakarrik zihoan autoan. Istripuaren ostean, ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta handik atera behar izan dute suhiltzaileek. Anbulantzian eraman dute Tuterako Reina Sofia ospitalera, eta bertan hil da. Istripuaren zergatia eta nondik norakoak aztertzen ari da Foruzaingoa.