Gizon bat hil da Allinen, bere autoa errepidetik aterata

Gizon bat hil da Allinen, bere autoa errepidetik aterata

62 urteko gizon bat hil zen atzo Allinen (Nafarroa), bere ibilgailua errepidetik atera ostean sufritutako kolpearen ondorioz.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 22:34 aldera jaso zuten abisua, eta bertara joan ziren Lizarrako suhiltzaileak, inguruko mediku talde bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Guardia Zibilaren patruila batzuk, baina gizona bertan hil zen.

NA-718 errepidean izan zen istripua, 7,5. kilometroan, Allin udalerriko Artabia herribatzarraren inguruan.