Auto batek emakume harrapatu zuen atzo goizean Tafallan (Nafarroa), emakumea zebra bide bat gurutzatzen ari zenean. Emakumea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten, eta bertako ZIU zainketa intentsiboetako unitatean hil zen.
Hildakoa 79 urteko emakume bat da. Autoaren kolpearen ondorioz lurrera erori zen, eta istripuak zauri larriak eragin zizkion buruan. Anbulantziak bertaratu ziren eta haietako batek ospitalera eraman zuen, Iruñera.
Istripua 10:40 aldera gertatu zen, SOS Nafarroak zehaztu duenez. Zebra bide horrek ez du semafororik. Foruzaingoa arduratzen ari da istripuaren ikerketaz. Gidaria inputatu egin dute, zuhurtziagabekeria larriak eragindako giza hilketa delituagatik. Droga eta alkohol probak egin zizkioten, eta proben emaitza negatiboa izan zen.
