Motor bat bidetik atera da NA-137 errepidean, Izaban (Nafarroa), eta motor gidaria, gizon bat, hil egin da. Istripua 13:00 aldera gertatu da, 53,2 kilometroan, Nafarroaren eta Biarnoren arteko mugatik gertu, Noticias de Navarra egunkariak zehaztu duenez.
Medikuak, anbulantzia, Nabaskozeko suhiltzaileak eta Espainiako Guardia Zibila joan dira istripuaren lekura.
Atzo goizaldean 38 urteko gizon bat hil zen errepide horretan bertan, Burgin. Gidatzen zuen autoa errepidetik atera zen, eta eraikin bat jo zuen.
