Iruñeko guardiako epaileak 26 urteko gizon bat espetxeratzeko agindu zuen herenegun, ustez beste gizon bat bortxatzeagatik Iruñeko Taconera parkean. Gizon batek salatu zuenez, iragan ostegun goizaldean, etxera zihoala, bi gizon hurbildu zitzaizkion eta bortxatu egin zuten. Jo egin zutela eta lapurtu egin ziotela ere esan zien udaltzainei.
Poliziek erasoaren ustezko egileetako bat atxilotu zuten, eta bestearen bila ari dira. Atxilotua larunbat arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera, eta epaileak espetxeratzeko agindu zuen, bermerik gabe, sexu erasoen delitua egotzita.
