Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur, 16:30ak aldera, Iruñean, Etxabakoizko igogailuaren ondoan, Remiro Goñi kalean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, ikerketako iturriak aipatuz Europa Press albiste agentziak zabaldu dutenez. Espainiako Poliziako eta Iruñeko Udaltzaingoko agenteak bertaratu dira.
Agintaritza judiziala ere joan da, gorpua altxatzeko. Lehen informazioaren arabera, Espainiako Poliziak hartu du bere gain ikerketa.
