Goizuetako Aitasemegi auzoan (Nafarroa) sute bat piztu da gaur eguerdian, eta suhiltzaileak oraindik itzaltze lanetan ari dira. 12:50 aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek suteari buruzko deia, eta Cordovillako (Nafarroa) eta Goizuetako suhiltzaileak mugitu dituzte itzaltze lanetarako. Bi helikoptero ere ari dira laguntzen, baita Nafarroako Gobernuko basozainak ere.
Nafarroako larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, zaila da sutea dagoen lekura iristea, eta horregatik ari dira luzatzen itzaltze lanak.
