Nafarroa Oinez jaiaren harira hamaika ekitaldi egingo dira aurten Tuteran. Hala, Txikian Handi proiektuaren barruan, Erriberan hizkuntza gutxituren bat hitz egiten dutenen bila ari dira Fontellasko Argia ikastolako kideak. Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Nafarroako ikastolen jaia hizkuntza aniztasunaren topagune bihurtu nahi dute. Euskararen egoera bertsuan dauden hizkuntzen berri izan nahi dute Txikiak Handi proiektuaren bitartez. “Gure taupadak eskainiko dizkiogu munduari. Gure egoeran dauden hizkuntzekin harremanetan jarriko gara, eta haien bihotz taupadak entzungo ditugu”, ohartarazi dute sustatzaileek. Proiektuaren berri gehiago, www.txikiakhandi.com webgunean.