Lehen eta azken hilekoaren inguruko hainbat tailer egin dituzte azken asteotan Iruñeko Donibane auzoko Goxo Latte kafetegian. Nora Pascual hezitzaile menstrualak zuzendu ditu (Iruñea, 1990), hilekoaren inguruko mitoak eta tabuak, behingoz, bazter uzteko asmoz. Hitz egiteko eta informazio zehatza jasotzeko beharra nabarmendu du. Bihar eginen du azken tailerra, 18:00etan, toki berean. Osasun menstrualaren eguna izan zen maiatzaren...
Edurne Elizondo
Uzta jaso, landa eremua biziberritzeko
Duela gutxi arte, txanpiñoien mundua guztiz ezezaguna zen Alberto Pardo nekazariarentzat. Mekanizazioa eta mekatronika industriala ikasi ditu Pardok, eta, ikasketak amaituta, bost urtez mantentze lanetan aritu da. Ostean, txanpiñoiak ekoizten hasi da Andosillan, bere jaioterrian. Paula Mogarekin batera heldu dio erronkari, eta aurtengoa lehenengo denboraldia izan dute. Pardok esan du 250.000 eta 300.000 kilo artean...
Elkarretaratzera deitu dute gaurko Altsasun, abiadura handiko trenaren aurka
Stop AHT Zundaketak plataformak elkarretaratzera deitu du gaurko, Altsasun, abiadura handiko trenari «ezezko biribila» emateko; herriko etxearen aurrean eginen dute, 12:30ean, Ez Ezkiotik, ez Gasteiztik. AHTrik ez lelopean. Eskualdeko eta herrialde osoko bertze hainbat eragilek babestu dute protesta. Plataformako kideek oroitu dute bi urte joan direla zundaketak hasi zituztenetik, eta konpromisoa hartu dute AHTaren aurkako...
Akrobazia
Demagun zutabegile batek Nafarroako herri batean lo egin duela bart. Demagun, turismotik babestearren, herriaren izena Akrobazia dela, eta bertan, beste batzuen artean, pailazo bat bizi dela. Zirkuan lan egin ondoren, bere sudur borobil eta gorria sukaldeko iltze batean zintzilikatu ohi duela pailazoak. Haren begiek irri egiten dutela; atzealdean eguzki txiki bat gordeko balute bezala. Eta demagun,...
Zaintzaren korapiloa askatzeko
Landa eremuak ez dio joera nagusiari ihes egin: herri txikietan ere, hirietan bezala, emakumeen esku dago zaintza lanen ardura, oro har. Bortzirietan aurkeztu berri duten zaintza lanen inguruko diagnostikoak hori utzi du agerian; Emagin elkarteak egin du, eta, Miren Aranguren kideak nabarmendu duenez, ikerketak erakutsi du generoa ez dela zapalkuntza ardatz bakarra: emakume migratuak, arrazializatuak eta...
Araurik gabeko hegalariak
Puntu batetik bestera doan nylonezko edo poliesterrezko zinta batetik ibiltzean datza slackline jarduera. Oreka kirol bat da, eta, zinta lurretik hogei metrora baino gehiagora jartzen denean, highline izena dauka. Gregori Miaillier eta German Jimenez Zuluaga orekariek kontatu dutenez, Nafarroako highline komunitatea handitzen ari da, baina geroz eta zailtasun «handiagoak» dituzte kirol hori egiteko. Guztiz araututa...
Herri bat ezagutu irainen bidez
«Historialariok gero eta gehiago so egiten diogu herri xehearen egunerokoari». Iosu Barraganek bisita hasi baino lehen erran ditu hitzok; historialaria eta arkeologoa da Barragan, eta gidari lanak egiten ditu Nafarroako Artxibo Nagusian, Iruñean. Erakunde horrek Bertze garai bateko irainak izenburuko erakusketa antolatu du, eta abuztura bitarte egonen da ikusgai. Larunbatero, bisita gidatuak egiten dituzte; maiatzaren 10ekoa...
Normalizatu baino lehen
Nire txandaren zain nago ile apaindegian eta adineko bi emakume dauzkat parean. Pasatutako itzalaldiaz, olioaren prezioaz eta haserretzen dituzten hainbat kontuz ari dira hizketan. Hitz egiteko gogoz daude, nabari da. Batek sakelakoa atera du eta ahots goran bota du: «Ikusi al duzu Macronena? Drogarekin harrapatu dute bilera ofizial batean». Besteak baietz dio, eskandalizatuta: «Bai, bai, atzo...
Osasuna sustatu, osasuna galdu
«Bazter utzi gaituzte, eta hutsaren hurrengotzat hartu». Angelines Hernandezenak dira hitzak; osasun sustatzailea da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ijitoen artean osasuna sustatzeko garatutako programako langilea. Azken hilabeteko soldata jaso gabe dago, eta Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioak eta Nafarroako Gobernuak aurtengo hitzarmena sinatu zain. «Ijitoen osasun ohiturak hobetzea da gure lana,...
Berako feministek pilota jaialdi mistoa eskatu dute, baina udalak ez du onartu
Pilotak eztabaida sortu du Berako Udalaren —EH Bildu dago udal gobernuan— eta herriko Goldatz talde feministaren artean: feministek pilota jaialdi mistoa eskatu dute abuztuko bestetarako, baina udalak ez du onartu, eta bi jaialdi antolatu ditu: bat gizonezkoena, Aspe enpresarekin, eta bertzea andreena, Emakume Master Cupekin. Auzia ez da oraingoa; 2023tik ari dira Berako feministak hor...