Bizigiro

«Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da ezaguna»

«Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da ezaguna»

Gerardo Danboriena (Etxalar, Nafarroa, 1949) ez da sakelako telefonoari so bizi diren horietakoa. Harekin harremanetan jartzeko, deitzea baino eraginkorragoa da haren pausoei segitzea. Izan ere, litekeena da Etxalarko usategietan egotea; zerura begira, usoen arrastoari segika, eta sareetan sarrarazteko une egokiaren zain. 15 urterekin hasi zen usategietan lanean, eta, gaur egun Etxalarko usozalerik nagusiena da. 77 urterekin, paletak...

«Hemen badugu zer kontatu, eta polita da hori esploratzea»

«Hemen badugu zer kontatu, eta polita da hori esploratzea»

Azkenaldian, La bola negra filma denen ahotan egon da, eta Javier Ambrossi eta Javier Calvo Los Javis-en zuzendaritza taldean aritu da Ekaitz Bertiz (Sunbilla, Nafarroa, 2003). Bere filmak egiteko, ordea, ez du urrunera joan beharrik: etxean ditu paisaia, pertsonaiak eta istorioak. Eta, batez ere, kontatzeko gogoa. Erreka zoko hortan film laburrean, kontrabandistak eta laminak eraman zituen...

Errigora, sustraietatik zerura

Errigora, sustraietatik zerura

Sustraiak zenbat eta sakonagoak izan, orduan eta gorago hel daiteke landarea. Lurrari lotuta hazten da, baina zerura begira luzatzen ditu adarrak. Errigora ere halaxe ari da koskortzen: Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko lurretatik abiatuta, bertako nekazaritzan errotu, auzolanaren bidez indartu, eta euskarari gero eta toki gehiago zabaltzea du xede, harik eta espazioraino iritsi arte. Bide horretan...

«Erakutsi dugu auzolana dela oraindik ere gure ikastolen esentzia»

«Erakutsi dugu auzolana dela oraindik ere gure ikastolen esentzia»

Esku bat eskatu eta milaka jaso. Vianako Erentzun ikastolak laguntza eskatu zuen Nafarroa Oinez antolatzeko, eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak eskua luzatu zion. Urtebete geroago, milaka eskuk bat egin zuten atzo Zizur Nagusian (Nafarroa). Eider Sagastibeltza (Iruñea, 1988) San Fermin ikastolako lehendakaria eta Garbiñe Zulaika (Zarautz, Gipuzkoa, 1974) Erentzun ikastolako zuzendaria eskuz esku aritu ziren lanean, eta nekea...

Haritik tiraka, ametsak bete

Haritik tiraka, ametsak bete

Jon Sarasuak Harizko zubiak liburuan dio hari batek gutxi behar duela eteteko, eta hari askok, aldiz, gero trentza bat sortu dezaketela eta horiek zubi baten itxura hartzen dutela. Hortik hartu du izena Karrikiri elkartearen Harizko zubiak ehuntzen kultur zikloak. Egitasmoak, ordea, ez du hariez hitz egiten, ezta zubiez ere: Ipar eta Hego Euskal Herriko proposamen kultural, intelektual eta soziolinguistiko garaikideak...

Irrintzi dorrea umezurtz gelditu da

Irrintzi dorrea umezurtz gelditu da

Bazen behin, Iruñeko Donibane auzoan, Irrintzi deituriko haurtxo bat. Txikitatik eduki zuen ikasteko grina, eta dorre altu baten barnean jaio izanak zorioneko egin zuen. Lehendabizi, idazten ikasi zuen eraikineko atikoan zegoen ikastolan. Handik urte batzuetara, euskaraz trebatzen jarraitu zuen, etxabeko euskaltegian. Eta, behin hazita, kazetaritza hautatu zuen ogibide gisa, bere gurasoek hasitako bideari jarraikiz: BERRIArekin...

Ekitaldi andana eta bertze herri bat

Ekitaldi andana eta bertze herri bat

Aurtengo aldian 11 ekitaldi izanen ditu Barantxinto Fest jaialdiak. Erronkaribarko (Nafarroa) lau herritan barna, zirkua, musika eta poesia performanceak eginen dituzte gaurtik igandera bitarte. Saioa Iribarren antolatzailearen arabera, bitartekaritzan ezarri dute arreta, herritarren eta artisten arteko topaketak garrantzitsuak baitzaizkie. «Publiko gisa zatozelarik, normalean ikuskizuna kontsumitzen duzu, eta bazoaz. Aurten, artisten eta jendearen arteko harremana sustatu...

Tradizioaren bide paraleloak

Tradizioaren bide paraleloak

Irakurri hemen serie honetako artikulu guztiak   Azaroko egun hotzak. Herrietan horiexek izaten ziren txerria hiltzeko garai egokia; familia osoak biltzen ziren, zaharrenetatik hasi eta gazteenetaraino, erritu horretan parte hartzeko. Eta, txerriaren atal guztiak aprobetxatu nahi izaten zituztenez gero, errezeta burutsu eta gozagarriak sortu zituzten horretarako: besteak beste, txantxigorri opila, Nafarroako gozo tipikoa.  Opilaren osagai nagusia, izena ematen diona, txerri gantza...

Subiranotasunaren aztarnak

Subiranotasunaren aztarnak

Amaiur gaztelu baltza Lauaxetaren olerkien lehen lerroak honela diote: «Amayur gaztelu baltz ori —berreun gudari oro sumin— zaintzen zattuben zaldun onak Naparra-aldez egin dabe zin». Amaiurko gazteluaren (Nafarroa) setioari egiten dio erreferentzia, eta inbasioaren aurka borrokatu ziren nafarrak omentzen ditu, espainiar armada oso bati aurre egin zioten 150 nafar horiek.  Horiek horrela, Amaiurko gaztelua Nafarroako...

Berako danborren oihartzuna

Berako danborren oihartzuna

Berako (Nafarroako) bestak ate joka izan dira astean zehar, baina gaur 12:00etan suziria jaurtiko dute herritarrek, San Esteban besten hasiera adierazteko. Euren jarrera antimilitaristarekin eta indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilarekin arrastoa utzi duten beratar aipagarriek botako dute suziria. Aldi berean, txikiendako goxokiak banatuko dituzte. Ondotik, erraldoiak eta buruhandiak kalez kale ibiliko dira dantzan, gaiteroekin batera. Euskal...