«Nafarroa bisitatzeko gida bat da». Horixe erran du Carlos J. Martinez Alava historialariak argitaratu berri duen Románico imprescindible. Navarra (Andre Maria Erregina fundazioa, 2024) bere liburuari buruz. 11 herritako hamabi monumentu jaso ditu, bisitariak eta herritarrak arte erromanikoan murgil daitezen. «Ondare bizia da herrialdeko erromanikoa; arteak bat egiten du mitoekin eta kondairekin. Nafarroako arte erromanikoa...
Edurne Elizondo
Izenik ez duena
Iruñera iritsi berri nintzela, zezenketa bat ikustera gonbidatu ninduten sanferminetan, eta nik, ez dakit zergatik, onartu egin nuen eta joan egin nintzen. Ziur aski onarpen soziala behar nuen garai hartan, eta ingurukoek zer egin hura egiten nuen nik ere. Zintzotasunez, inoiz ez ditut sanferminak begi onez ikusi. Sentitzen dut. Hamar urte bizi izan naiz Iruñean...
«Kultura tradizionala maite dut, gizarte batek benetakoa duena delako»
Yakone hitzak bakarra esan nahi du dioleran, eta Emma Marie Coly Mullet abeslariaren (Dakar, Senegal, 1986) izen artistikoa ere bada. Iruñean bizi da, baina nagusiki kanpoan ematen ditu kontzertuak, beti bere bandak lagunduta. Aurten karrikaratu du lehenbiziko diskoa, Muestra de amor (Maitasun adierazpena), nahiz eta musikari ibilbidea aspaldi hasi zuen. Pasioz mintzo da musikaz. Muestra...
Tuterako Udalak obra baimena kendu dio Nilsari
Nilsa enpresa publikoak bertan behera utzi behar izan ditu Tuterako araztegia handitzeko lanak, Tuterako Udalak aurretik emandako obra baimena kendu eta gero. Nilsak joan den ekainaren 28an hasi zituen araztegiko lanak, eta uztailaren 1ean gelditu zituen, udalak hala aginduta. Udalak salatu du enpresak ez duela Ebroko Ur Konfederazioaren baimenik araztegia handitzeko. Nilsak 2018an eskatu zion Tuterako...
Erraldoiak, auzoaren irudi
Izena duena bada, eta Euskal Herrian Mari, Basajaun, Tartalo eta sorginak izan badira, inork ikusi ez dituen arren. Euskal mitologiako pertsonaia nagusiak dira euskaldun gehienentzat, baina Iruñeko Txantrean bestelako esanahia hartzen dute izenok. Izan badira, baina izaki mitologiko baino gehiago, erraldoi; gona luzedun horietakoak, karriketan bueltaka dantzan aritzen direnak. Mari, Tartalo, Basajaun eta Sorgina erraldoiak...
Cannellito eta Nere jada ez dira bakarrik
«Anitz aldatu da egoera». Horixe nabarmendu du Biarnoko (Okzitania) FIEP taldeko kide Gerard Caussimontek. Pirinioetako hartzez ari da: 1995. urtean, bost bertzerik ez zeuden Pirinio osoan; orain, berriz, 83 dira, iazko azken datuen arabera. Haietako bat, 2021ean jaiotako hartz ar gazte bat, Garden ikusi eta filmatu berri dute, ekainean; basozainen fototranpaketa kamera batek jaso du...
Etxe trabestia
Bollodramak bat izango naiz baina jaiek dakartzaten gehiegitasunek —ez bereziki gehiegikeriek—, aje emozionala uzten didate. Estimulu kontua izango da: ilusioa, poza eta topaketen pilaketa prozesatu beharra izaten dut. Gauza da halako tristura bat gailentzen zaidala jai baten ondorenean, eta, urte askoko eskarmentua eduki arren, oraindik ere, batzuetan, gogorra egiten zait. Ez dakit horrelako sentimendurik dagoen...
«Sanferminetako erasoak indarkeria sexualarekiko tabua apurtu zuen»
Hiru kontakizunen bidez, sexu indarkerian sakontzen du No estás sola: La lucha contra La Manada dokumentalak (Ez zaude bakarrik: Manadaren kontrako borroka). 2016ko uztailaren 7an Iruñean, sanferminetan, emakume batek taldean jasandako sexu erasoa, horietako erasotzaile batzuek lehenago Pozoblancon (Espainia) emakume bati egindako sexu erasoa, eta 2008ko uztailaren 7ko Iruñeko sanferminetako Nagore Laffageren hilketa jasotzen ditu...
TCCko langileek salatu dute billabesen %80k «hutsen bat» badutela
Duela urtebete salatu zutena berretsi dute Moventis TCCko langileek orain: billabesa anitzen egoera «txarra» dela, eta badela garaia enpresak eta Iruñerriko Mankomunitateak esku hartzeko. Langile batzordeak txosten bat osatu du egun jakin batean martxan diren autobusak aztertu eta gero, eta emaitza «argigarria» dela azaldu dute gidariek: «Autobusen %80k badute hutsen bat». Gaizki itxi eta irekitzen...
Sarea handitzen jarraitzeko
Giroa berotzen hasi dira. Aurtengo Iruñerriko Mundialito Antirrazista egiteko ia hiru hilabete falta diren arren —irailaren 29an eginen dute, Iruñeko Biurdana institutuko pistetan—, antolatzaileek agerraldi bat egin dute Iruñeko Santa Ana plazako Piparrika herri baratzean, ekainaren 27an, herritarrak parte hartzera deitzeko. Hirugarren aldia izanen da datorren irailekoa, eta estreinakoz antolatu zuteneko helburuei eutsi diete sustatzaileek:...