Euskal Herrian Erribera da energia berriztagarrien eskualde nagusia. Potentzia kopuruari dagokionez, Tutera da parke eolikoen hiriburu, eta Corella, fotovoltaikoena. Paisaian eta ingurumenean bere eragina badute ere, Enercluster Nafarroako energia berriztagarrien klusterrak nabarmendu du «onurak kalteak baino handiagoak» direla. Arlo ekonomikoan, kasu, eraikitzeko zergei esker proiektu berriztagarriek 147 milioi euroren diru sarrerak eragin dizkiote arlo publikoari, eta urtero beste 24 milioi...
Ekonomia
Euskararen aldeko neurriak negoziatzea adostu dute Nafarroako sindikatuek eta CENek
Lan hitzarmenen negoziazioetan euskarari toki egiteko ELAren proposamenak lortu du Nafarroan ere eztabaida piztea. Gaur goizean, CEN Nafarroako enpresaburuen elkartea, LAB, CCOO, UGT eta ELA bera bildu dira gaiaz eztabaidatzeko. Bilkura amaituta, guztiak ados jarri dira auziari heltzeko eta euskararen aldeko neurriak eztabaidatzeko. Gaurko lehen bilera eta gero, eragile guztiek adostu dute urriaren 13an berriz...
VW Nafarroak ID.Cross ibilgailu elektrikoa aurkeztu eta ongietorri egin dio «garai berriari»
Berrogeita bost segundoro ibilgailu bat ateratzen da VW Nafarroako muntai katetik. Gaur ofizialki ID Cross modelo elektrikoa aurkeztu du enpresak, eta horrenbestez ongietorria egin dio garai berri bati. Michael Hobusch VW Nafarroako presidentearen hitzetan, «egokitzeko gaitasunari esker etorkizunari aurre egiteko prest da Lanbengo fabrika», eta 60 urteko ibilbidean «mugarri historikotzat» jo du lorpena. Izan ere,...
Geoalcaliren jabea hartzekodunen konkurtsoan sartu da
Muga meatokiaren proiektuak beste kolpe bat jaso du. Iragan astean, Highfield Resources enpresak. Nafarroako Geoalcali enpresaren jabeak, iragarri zuen bere borondatez hartzekodunen konkurtsoan sartu dela. ASX Australiako merkatuan bere akzioen kotizazioa eten egin zen. Oharrak irailaren 8koak dira. Bertan jakinarazten da Jason Tracy eta Daniel Linaker izendatzen direla enpresaren administratzaile. Haiek hartuko dute Highfield Resources enpresaren kontrola...
Nafarroako Gobernuak 6.850 milioiren gastu muga izanen du datorren urterako, iaz baino %8,4 handiagoa
Nafarroako Gobernuak lehen urratsa egin du 2027ko aurrekontu proiektua aurkezteko. Gastu ez-finantzarioaren muga onartu du gaurko bilkuran, eta, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik azaldu duenez, diru gehiago izanen du gasturako eta inbertsioetarako. Zehazki, aurtengo aurrekontuekin alderatuta, gastu muga %8,4 handituko da heldu den urtean, 6.850,6 milioi euroraino —iaz onartutakoa baino 531,9 milioi gehiago—....
Nafarroak 150 milioiko plan bat iragarri du «Europako industriaren moteltzeari aurre egiteko»
Europako Batasunak laster itxiko du Next Generation funtsaren kutxa, eta Nafarroak ez du itxaron nahi haren hutsunea nabaritu arte. Mikel Irujo Industria kontseilariak iragarri du Nafarroako Gobernua industria deskarbonizatzeko plan bat prestatzen ari dela, Bruselaren diru laguntzak amaitu osteko «egoera berriari» aurre egiteko. Aurreratu duenez, 150 milioi eurokoa izango da plana, Nafarroako Gobernuaren baliabide propioekin...
Eguraldi aldakorraren ondorioz, Nafarroan 765.000 tona zereal bildu dituzte, iaz baino %13 gutxiago
Gaitz erdi. Laborariak beti zerura begira egon ohi dira, eta Nafarroako aurtengo kanpaina ez da salbuespena izan. Jesus Goñi Intiako teknikariaren arabera, aurtengo baldintza klimatologikoak «ezohikoak» izan dira, «ia dena» garagarrak zein gariak eskatzen duten egoeraren aurkakoa izan baita. «Ez da uzta ona izan, baina nahiko ezkorrak ginen eta espero baino hobeto joan da». Hala, 765.000 tona...
Euroguneak eta industriak Hegoaldeko ekonomia galgatzen dute, Laboral Kutxaren arabera
Basoa erdi beteta eta aldi berean erdi hutsik ikusten du Laboral Kutxak. Hego Euskal Herriko ekonomia ez da atzeraldian sartuko, baina jarduerak moteltzen jarraituko du datozen bi urteetan. Joseba Madariaga ikerketa bulegoko arduradunaren arabera, euskal enpresen Europako merkatu nagusietan atzeko haizeak ahulagoa joko du, eta, aldi berean, industriako sektore estrategikoen bilakaerak «arrisku handiagoa» du. Joera hori zifretara...
LABek lan istripu larriak zigor epaitegietara eramango ditu «enpresen inpunitatea amaitzeko»
LAB sindikatuak jakinarazi du lan ezbehar larriak zigor epaitegietan salatzeko asmoa duela. Gaur Iruñean emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, enpresei «merke ateratzen zaie langileen eskubideak urratzea», eta zigor bidea jorratzeko asmoa dutela jakinarazi nahi diete lan eskubideak zapaltzen dituzten enpresei: «Langileen eskubideak urratzea ez zaie doan aterako». Gaur egun, lan istripuak izaten direnean, auzibide sozialera jo...
Hithium Nafarroako hogei enpresarekin bildu da, «partaidetza sendoa lortzeko»
Hithiumek bere burua aurkeztu die Nafarroako enpresei. Nafarroako erakundeekin batera, jardunaldi irekia antolatu dute Iruñeko Baluarte jauregian, eta hogei enpresa elkartu dira bertan «partaidetza sendoa bilatzeko» asmoz. Hithiumek hiru urterako plana du aurreikusia. Behin lantokia eraikita, datorren urtean hasi nahi luke ekoizten, eta 2028an «bete-betean» produzitzen hasi. «Luzarorako presentzia izan nahi dugu hemen», azpimarratu du...









