Musika, argiak eta barre algarak. Horixe da barraketako soinu banda; berdin toki batean edo bertzean. Ezinbertzeko elementu bilakatu dira edozein herritako bestetan. Batzuek gozatzeko, ordea, bertze batzuek lan egin behar dute, eta barraken jabeek herriz herri eta lan eta lan ematen dituzte udako hilabeteak; udakoa da haien sasoi nagusia, eta atseden hartzeko denborarik ere ez...
Edurne Elizondo
Gazi-gozoa
Zapi gorriz beteko da bihar Iruñea. Batzuen pozarako eta besteen atsekaberako, hiria jai giroan murgilduko da bederatzi egunez; musika, dantza eta jendea, jende asko. Datozen egunen atarian, poza sentitzen dutenen aldean kokatzen dut nire burua, ez naiz maletak egin eta Iruñetik ihes egiten duten horietakoa. Halere, onartu beharra dut ez direla nire festa faboritoak; aukeratzekotan,...
«Merkatua bizimodu osasuntsuaren eredu izan dadin nahi dugu»
Urtebete darama Joxe Elgorriagak (Lesaka, 1981) Iruñeko txikizkako dendak kudeatzen dituen Comiruña enpresa publikoa gidatzen, eta harro mintzatu da Bigarren Zabalguneko Udal Merkatuak 75 urte bete izanaz. Izan ere, konkurrentziak eta eskaintza gehiegizkoak zaildu egin du halakoen iraupena. Datozen erronkak, ordea, ez dira makalak, eta enpresa kudeatzaileak plan estrategiko bat ondu du, Iruñeko Udalarekin batera; besteak beste,...
Konponbide bat ondasun guztientzat
Herritar guztiek jakin dezatela Elizak milaka ondasun jarri dituela bere izenean azken hamarkadetan. Horixe da Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren helburua, egin duen azken urratsaren bidez: erakusketa bat eta antzezlan bat prestatu ditu, Elizak immatrikulatutako ondasunen berri zabaltzeko. Zehazki, Javier Etaio Tasio marrazkilaria arduratu da plataformaren ibilbidea laburtu duen erakusketa prestatzeaz; antzezlana, berriz, Iruñeko Amico konpainiak...
Herrialdeko zentinela farmazien sarea handituz doa: 45 botikak egin dute bat
Handituz doa Nafarroako Zentinela Farmazien Sarea: 45 botikak osatzen dute egun, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Botikarien Elkargoak sortu zuten sarea, 2019. urtean, botikekin lotutako segurtasun arazoak atzemateko asmoz. Hasieran, 24 botika eta 36 botikari batu ziren sarera; 45 farmazia dira orain, eta 53 botikari. Osasun Departamentuko arduradunek nabarmendu dute sareko...
Jaialdi bat plazak dantzan hartzeko
Dantzan. Aiko taldeko kideek halaxe jarri nahi dituzte Pirinioetako herriak, eta, horretarako, Danspirenaika dantza tradizionalen jaialdia eginen dute, bigarrenez. Aurtengo aldiak bi zati izanen ditu: lehenengoa Hechon izanen da (Aragoi, Espainia), uztailaren lehen asteburuan. Bigarrena, berriz, Izaban, iraileko azkenekoan. Aiko taldeak Aragoiko Biella Nuei eta Izabako Kurruskla izanen ditu bidaide. Aiko taldeko Sabin Bikandi (Galdakao, Bizkaia,...
Bizitza irakurtzeko
Ekain hasieran, Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolaturiko Poesia mailu bat da jaialdiko mahai ingurura agertu nintzen. Bertan, Joseba Sarrionandiak, Martin Bidaurrek eta Uxue Apaolazak hitza hartu eta hainbat galdera erantzun zituzten. Gogoan dut lehenengoa: Literatura arriskutsua da? Hirurek, umorea zein pasadizo bitxiak baliatuz, baiezko erantzuna eman zioten galderari; bai, literatura arriskutsua da, batik bat, zapaldutako genero...
«Musikak gizartea eraldatzeko duen indarra balioetsi nahi dugu»
Heptameron Margarita Angulemakoaren lanik ezagunena da; 2017tik, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren barruan sortutako emakume taldearen izena ere bada. Musikaren esparruan aritu diren eta ari diren andreen lanaren berri eman nahi du Iruñeko Heptameron abesbatzak, urte luzez isilarazitako hitzak ozen entzun daitezen. Miriam Mendibe da zuzendaria (Iruñea, 1966). Ez da ohikoa emakumeek osatutako abesbatzak sortzea? Gero eta emakumezko...
Baztango Lozy’s etxeko langileak «kontent» dira, enpresarekin akordioa lortu eta gero
Lekarozko Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek akordio bat lortu dute enpresarekin, 112 egunez greba egin eta gero. «Kontent gaude, borrokatzea merezi duela erakutsi baitugu», erran du Nerea Sainzek, Lozy’seko ELAko arduradunak. Zehazki, bi aldeek akordio bat sinatu dute, greba amaitzeko. Testuak enpresen eta langileen arteko hitzarmen baten bermeak jaso ditu, beharginek ziurtatu nahi izan baitute Lozy’s...
Naturaren lana koadro bilakatuta
Erroko erreken giroak hartu du Javier Eskirozek (Tafalla, 1953) Tafallan duen estudioa. Koadroz beteta daude paretak; Eskirozek aspaldi eginak dira batzuk, eta lagunek oparitutakoak bertze batzuk. Koldo Sebastianen eta Jose Miguel Corralen eskua sumatzen da obretako batzuetan, hain justu. Halere, Eskirozek berak azken urteotan egindakoak dira lan gehienak: Irunberriko eta Erroko paisaiak. Ez nolanahikoak, ordea,...