PSN eta lankidetza publiko-pribatua

Oso ohikoa bihurtu da Nafarroako Gobernuko ordezkariei sektore pribatuarekin egin beharreko lankidetzaz eta aliantza sinbiotikoez hitz egiten entzutea, bereziki etxebizitzaren arloan. Testuinguru honetan, Cerdan auziak aukera paregabea eskaintzen digu PSNk azken hamarkadetan gauzatu dituen lankidetza publiko-pribatuko praktikak aztertzeko. Berriki jakin da Santos Cerdani Madrilen luxuzko atiko baten alokairua ordaintzen aritu zela Servinabar, etxebizitzako altzariez gain....

Zendu egin da Zizur Nagusian larunbatean izandako istripu batean zauritutako 55 urteko emakumea

Zendu egin da Zizur Nagusian larunbatean izandako istripu batean zauritutako 55 urteko emakumea

Zizur Nagusian (Nafarroa) larunbat gauean izandako auto istripu batean zauritutako 55 urteko emakume bat zendu da. Eneritz (Nafarroa) herriko bizilaguna zen biktima, eta garun-heriotza egoeran zegoen larunbataz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zaintza intentsiboetako unitatean. Harekin batera, beste lau pertsona zauritu ziren ezbehar horretan. Horietako bi —39 eta 34 urteko gizonezkoak— ospitalean daude. Beste biei —7...

Irakasle elkartu eta ordezkoek auzitara eraman dute NUP, soldatengatik

Irakasle elkartu eta ordezkoek auzitara eraman dute NUP, soldatengatik

Irakasle Elkartuen eta Ordezkoen Duintasunaren Aldeko Elkarteak (IEODE-ADPAS) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) kontrako salaketa kolektiboa aurkeztu du lan arloko epaitegian. Haien soldatak lanaldi partzialeko irakasle titularren ordainsariekin pareka ditzatela nahi dute. Ehun irakaslek baino gehiagok egin dute auzi eskea, baina, nabarmendu dutenez, egoera horrek 600 langileri baino gehiagori eragiten die; NUPeko irakasleen erdiei baino gehiagori,...

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna erakutsi die Gasteizko Askabide klinikako erabiltzaileei eta langileei

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna erakutsi die Gasteizko Askabide klinikako erabiltzaileei eta langileei

Abortua modu askean eta seguruan, eta osasun sistema publikoan egiteko eskubidea aldarrikatzeko erakunde adierazpena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaian PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin alderdiek. UPNk, PPNk eta Voxek, ordea, aurka bozkatu dute, eta erakunde adierazpena izan beharrean, adierazpena izan da azkenean, parlamentuaren gehiengoaz onartua. Adierazpen horretan keinu bat egin diete Gasteizko Askabide...

Benito Menni zentroko langileek martxa bat egingo dute Iruñera, urtebeteko gatazkaren ondoren

Benito Menni zentroko langileek martxa bat egingo dute Iruñera, urtebeteko gatazkaren ondoren

ELA sindikatuak grebara deitu ditu, berriro ere, Elizondoko (Nafarroa) Benito Menni osasun mentaleko zentroko langileak. Oraingo deialdia abenduaren 1etik 24ra bitartekoa da. Horrekin batera, abenduaren 10ean bi eguneko martxa bat egingo dute; Elizondotik abiatuko dira, eta Nafarroako Parlamentua izango dute helmuga. Abenduaren 12an iritsiko dira Iruñera. ELA sindikatuak gogorarazi duenez, urtebetean 100 eguneko grebaldia bete...

Ehunka garraiolarik greba egin dute Nafarroan, hitzarmen kolektibo berritzea eskatzeko

Ehunka garraiolarik greba egin dute Nafarroan, hitzarmen kolektibo berritzea eskatzeko

Nafarroako garraiolarien hitzarmen kolektiboak hemezortzi urte daramatza berritu gabe, eta nahikoa delakoan daude sindikatuak eta garraiolariak. Ituna negoziatzea eskatzeko, greba egin dute gaur, eta protesta ekintza bat ere bai Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Nafarroa): ehunka lagunek ANET Nafarroako Garraio Enpresen Elkartearen egoitza inguratu dute. Goizeko 7:30ean zuten hitzordua ANETen bulegoetatik gertu dagoen biribilgune batean. Lehenik bira...

Behargin bat hil da Abarzuzan, kamioi batek harrapatuta

Behargin bat hil da Abarzuzan, kamioi batek harrapatuta

Abarzuzako (Nafarroa) hegazti haztegi bateko behargin bat hil da gaur goizean, lan istripuan. 49 urteko gizonezkoa lanean zen, ezbeharra gertatu denean. Atzeraka zihoan kamioi batek harrapatu du, enpresatik gertu dagoen bide batean, eta bertan hil da. SOS Nafarroa 112 larrialdi zentroak 08:26ean jaso du abisua. Landa bide batean gertatu da ezbeharra, herriko elikadura enpresa batetik gertu. Haraino joan dira Lizarrako suhiltzaile...

Osasunak betoa jarri dio Barricadaren ‘No hay tregua’ abestiari, Espainiako Poliziak hala eskatuta

Osasunak betoa jarri dio Barricadaren ‘No hay tregua’ abestiari, Espainiako Poliziak hala eskatuta

«Es el juego del gato y el ratón, tus mejores años, clandestinidad». Alfredo Piedrafitaren gitarra eta Javier Hernandez Boni-ren ahots urratua aditzearekin batera, kantuan hasten zen Sadar futbol zelaia. Osasunaren partida guztietan aditzen zen Barricadaren No hay tregua abestia, atsedenaldia amaituta, bigarren zatian talde gorritxoari ongietorria egiteko. Kantuaren errepika izan ohi zen zaleek aho batez abesten...

Gimenoren gurpila

Nafarroako Lanbide Heziketa beti jirabiraka dabilen gurpila bezalakoa da, egunero ehunka irakasle, ikasle eta ikastetxeren ahaleginari esker eusten diona. Baina, azkenaldian, gurpil hori aurrera doa, entzungor egitea ezinezkoa den zarata batekin. Etengabe zulatzen ari da, eta, ganbera aldatu beharrean, norbait adabaki txikiak jartzera mugatu da. Gimeno kontseilariak, bizikleta hezitzaile honen mekanikari nagusia izan beharko lukeenak,...