Edurne Elizondo

Bitxi bat, herria eta kultura errotzeko

Bitxi bat, herria eta kultura errotzeko

«Harribitxi bat da». Horixe nabarmendu du Nafarroako Filmotekako programazioko arduradun Alberto Cañadak, Cinema Acedo. Historia y magia de un cine rural dokumentalean, areto horri buruz. Sandra Urrak (Lizarra, 1996) eta Iker Oizek (Iruñea, 1986) zuzendu dute lana, Acedoko Estemblo kultur elkarteak sustatuta. Herrian denak bat datoz Cañadarekin: garbi dute herriko zinema harribitxi bat dela. 1960....

«Garai batean errefusatu nituenak besarkatzen aritu naiz azken boladan»

«Garai batean errefusatu nituenak besarkatzen aritu naiz azken boladan»

Hasier Larretxeak (Arraioz, Baztan, 1982) Sendatzen duten hitzak izenburuko tailerrak dituen sei saioetako bosgarrena bukatu eta gero hartu du Nafarroako Hitza, Iruñeko Txantreako liburutegian. Kontent atera da gelatik, parte hartzaileak segitzeko gogoz gelditu direlako. Madrilen bizi da Larretxea, baina Nafarroan garatu ditu bere azken proiektuetako anitz; udazkenean, Erriberrin eta Ribaforadan garatuko du osasun mentala eta...

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Iruñeko Laba sareak eta Nafarroako Gobernuak akordio bat egin dute euskararen erabilera soziala sustatzeko. Zehazki, Labako ordezkari Igor Lopez de Uraldek eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok sinatu dute lankidetza hitzarmena, ekainaren 10ean, eta 26.000 euroren aurrekontua du aurtengo. Akordioaren helburua da euskaldunen komunitatea saretzen laguntzea, eta euskaraz ez dakitenei...

Etxe bat herriak pizteko

Etxe bat herriak pizteko

Egunkari batean ikusi zuen berria: Nafarroako Gobernuak Urraulgoitiko Perotx etxea salgai jarriko zuela enkante batean. XVIII. mendeko harrizko etxe handi bat da Perotx; Adoainen dago, 1980tik 2005era kaputxinoen esku egon zen, eta azken hogei urteotan, hutsik. Etxea ikusi bezain pronto, kulturaren esparruan aritzeko toki ezin hobea zela pentsatu zuen Iñigo Martinez Monasterio iruindarrak, eta kulturaren...

Txuletak

Txuletak

Afaltzen ari ginela, 13 urteko lehengusinak ingeleseko azterketa gainditzeko txuleta bat egin zuela aitortu zigun. Lotsaz kontatu zuen, baina aurpegiko keinuek harrotasun puntu bat azaleratzen zuten. Barre egin genuen, noski, eta niri eskola urteak etorri zitzaizkidan burura, baita kopiatzeko ideia hutsak sortzen zidan takikardia ere. Txuletak egitea ez zen nirea. Oroitzen dut baten bat prestatu...

Langileak ataka txarrean

Langileak ataka txarrean

BSH (Ezkirotz) «Denon ardura da lanpostuak defendatzea» Ezkirozko BSHko langile Inaxio Galar eta Sergio Ayucar, ekainaren 11n, enpresaren aurrean. IÑIGO URIZ / FOKU Asteartean hasi zen Ezkirozko BSHren 655 langileen kontratua eteteko lan erregulazioko espedientearen kontsulta epea, eta protestak egin zituzten zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko lehen bileraren aurretik. Langileak haserre daude, eta garbi erran dute...

«Gorputza gorrotatzearen atzean ikaragarrizko marketin estrategia dago»

«Gorputza gorrotatzearen atzean ikaragarrizko marketin estrategia dago»

Filosofia eta teoria feministen inguruko ikasketak egin ditu Magdalena Piñeyro aktibistak (Montevideo, 1986). Orkoiengo kultur etxean izan da, maiatzaren 21ean, presio estetikoak sexu-genero disidenteengan duen eraginaren inguruko hitzaldi eta tailer bat ematen. Piñeyrok nabarmendu du lodifobiak eragin «handia» duela komunitatearengan, eta borroken arteko estrategiak sustatu behar direla. Zer kanon estetikok eragiten dute bereziki sexu-genero disidenteengan?...

«Pena ematen dit Eslabaren gauzak erakusteko toki bat ez izateak»

«Pena ematen dit Eslabaren gauzak erakusteko toki bat ez izateak»

Hilarion Eslabak (1807-1878) eta Anai Telletxeak (2000) sorterri bera dute: Burlata; Telletxeak nonahi ikusi izan du Eslabaren izena herrian: musika eskolan, kiroldegian, ikastetxean… Antonio eta Becky Rufin senar-emazte estatubatuarrekin elkarlanean, aukera izan du konpositorearen obrak egokitzeko eta grabatzeko. Amsterdam du orain bizitoki. Nolatan sartu zara Hilarion Eslaba konpositorearen obra zabaltzeko proiektuan? Nik Zaragozan egin nituen goi...

Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 konpainia hartuko ditu uztailaren 18tik abuztuaren 3ra

Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 konpainia hartuko ditu uztailaren 18tik abuztuaren 3ra

Erriberri prest da: Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilari Rebeca Esnaolak Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 26. aldia aurkeztu du Iruñean, Baluarte auditoriumean maiatzaren 29an egindako agerraldi batean. Uztailaren 18an hasiko da jaialdia, eta abuztuaren 3ra bitarte, 27 konpainiaren berrogei funtzio eskainiko ditu Erriberrin, Tafallan, San Martin Unxen, Beiren eta Pitillasen. Haietako bi bertzerik ez dira euskaraz izanen: Hikaren...

Mendi itsaso bat oinen azpian

Mendi itsaso bat oinen azpian

«Oso berezia izan zen. Isiltasun eta bakartze sentsazio hori, eta mendi horiek guztiak zure azpian ikustea izugarria da». Halaxe gogoratzen du Uxue Murolas alpinista iruindarrak Makaluko tontorrera iritsi zenekoa. Murolasek eta Ignacio Barriok maiatzaren 10ean lortu zuten gailurrera iristea, eta oxigeno botilaturik gabe eta xerpen laguntzarik gabe egin zuten ibilbidea. 8.485 metro ditu Makaluk, eta munduko...