Ane Etxandi

«Gogorra da ehun urtean bakarrik bi emakume izatea»

«Gogorra da ehun urtean bakarrik bi emakume izatea»

Martin Montañesek, hamabi urtez Nafarroako Mendi Federazioko presidente izan ostean, lekukoa pasatu dio Miren Eizmendiri (Iruñea, 1998). Orain arte ingurumenaren eta kirol jokoen arduraduna zen Eizmendi. Adierazi du gogoz hartu duela datozen lau urterako erronka berria. Abenduan hartu zenuen Nafarroako Mendi Federazioko presidente kargua. Hartu diozu neurria karguari, edo ohitzen ari zara oraindik? Hobetzen ari...

Oier Sanjurjo izanen da Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Oier Sanjurjo izanen da Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Atzo gauean egin zuten asanblea, eta osoki berritu zuten Artezkaritza Batzordea. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok. Ez da pertsona ezezaguna Nafarroan, Osasuna futbol taldeko jokalari ohia baita. Haren izendapena «bizitza profesionalean eta pertsonalean» balio kooperatiboei begira izan duen konpromisoarekin lotu...

Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskararen alde batzera deitu du Sorionekuak mugimenduak

Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskararen alde batzera deitu du Sorionekuak mugimenduak

Zubien esanahi sinbolikoa gogora ekarrita, maiatzaren 10ean Nafarroako herrietan euskararen aldeko bilkurak egitera deitu gaur Sorionekuak mugimenduak. 2023an atera zen plazara plataforma hau, 2023ko ekainean euskararen aldeko festa jendetsu bat egin zuten Iruñean, Euskara, nafar guztiona lelopean, eta jarraitu egin nahi dute orain euskararen aldeko aldarrikapenak ozentzen. «Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko», gogora...

Bihozkadak

Bihozkadak

Bihozkada bat izan nuen 2019ko Urtezahar gauean, familian urte berriari ongietorria emateko mahatsak kontatzen ari ginela: 2020a urte ona izango da. Konbentzimendu osoz pentsatu nuen, eta ez nintzen bakarra izan; ahots goran esan eta lehengusina batek arrazoia eman zidan; berak ere argi zeukan. Baikortasun partekatu horrek, ordea, ustekabeko errealitate batekin egin zuen talka: pandemia. Eta,...

Lau olatu handi, kolpeka

Lau olatu handi, kolpeka

Tximeletaren hegaldi batek munduaren beste bazterrean kaosa eragin omen dezake. Antzera, 2024ko urte hasieran izandako gertakariek gerora hiru olatu kolpe handi eragin dituzte Nafarroako politikan. Lehenik, urtarrilaren 27an, Javier Esparzak iragarri zuen UPNren lemazain izateari utziko ziola eta apirilaren 28ko kongresuari begira lehendakari kargua eta zuzendaritza berritzeko prozesuari ekin zion alderdiak. Bigarrenik, otsailaren 6an, sindikatuen eraginpetik at zeuden...

«Ez dugu izan nahi laguntza hutsa eskaintzen duen erakunde bat»

«Ez dugu izan nahi laguntza hutsa eskaintzen duen erakunde bat»

Iruñeko San Lorenzo karrikako Paris 365 jantoki soziala ia hutsik da gosariak ematen hasi baino lehen. Bi langile ari dira eguneko bazkaria prestatzen. Jantokian, aulkiak mahaien gainean dira, eta apalategietan, erabiltzaileek hartzeko zain diren liburuak. Jantoki bat baino anitzez gehiago baita Paris 365. Hamabost urte bete ditu proiektuak, eta egindako bideaz mintzatu da Miriam Gomez...

«Gizartea aldatuz joan da, eta harekin batera Irache elkartea ere bai»

«Gizartea aldatuz joan da, eta harekin batera Irache elkartea ere bai»

Elkarte ttipi gisa jaio bazen ere, sortzaileek espero ez zuten tokiraino iritsi da Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Mikel Bezunartea (Iruñea, 1968) kidearen irudiko. Izan ere, elkarteak 45 urte bete zituen azaroaren 8an, eta milioitik gora erreklamazio eta kontsulta jaso dituzte urteotan. Hasmentan, erreklamazio gutxi batzuk jasotzen zituzten; denda txikietan jazotakoen ingurukoak, nagusiki. Gizartea, alta, aldatuz...

Haiek eta gu

Haiek eta gu

Mandarinak pisatzeko errenkada egiten nengoela, alboan neuzkan adineko bi emakumeren arteko elkarrizketa entzuten hasi nintzen. Holako egoeretan, hain gertu egonda, norberak nahi gabe jartzen du belarria eta ondorioz, denetarik entzutea tokatzen da. Izan liteke eguraldiaren inguruko hizketa hutsal bat, politikari buruzko eztabaida bat edo aurrekoan gertatu zitzaidan moduan, aurreiritziz beteriko komentario bat: «Adi, bi morito...

Pribilegio bilakatu duten eskubidea

Pribilegio bilakatu duten eskubidea

«Prezio bat badu, ez da eskubide bat». Horixe nabarmendu du Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuko kide Oihana Idoatek etxebizitzari buruz. Etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri batean bizitzeko eskubidea aitortua dute herritarrek legez, baina, paperetik harago, etxebizitzaren inguruko espekulazioak eta merkatuak pribilegio bilakatu dute eskubidea. Dirua duenak eros dezake etxe bat; dirua duenak ordain dezake alokairua. Krisiek...

«Amari esker egin dut egin dudan bidea: gure liburu dendako bihotza zen»

«Amari esker egin dut egin dudan bidea: gure liburu dendako bihotza zen»

Iruñeko Abarzuza liburu eta paper dendak 31 urteko bidea egin du. Marcela Abarzuzak eta Rafael Rodriguez haren senarrak erretiroa hartu berri dute, eta ez dute inor aurkitu eurek hasitako bideari segida emateko. Oroigarri denda bat da orain. Abarzuza (Iruñea, 1959) gurasoek Kale Berrian zuten liburu dendan hazi da, eta gogorra egin zaio agurra. Gogorra izan da...