Bidatz Villanueva Etxague

Agurrak

Agurrak

Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko.  Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak...

Margarita ezagutzeko solasaldia

Margarita ezagutzeko solasaldia

Ixabel Etxeberriak (Urruña, Lapurdi, 1960) hitza hartu baino lehen, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptameron emakumeen taldeko kideak bilakatu dira protagonista, Nafarroako Liburutegiaren egoitzan: kantuz girotu dute Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) izenburuko liburua aurkezteko Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia. Etxeberriak idatzi eta Euskaltzaindiak argitaratu du lana; egileak haren nondik norakoak kontatu ditu Iruñean —martxoaren 7an—, Margarita Angulemakoa nor...

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

«Orain baimena jaso dutenak ez dira ingurumen eraginaren aldeko adierazpena jaso zuten berak; proiektuak nabarmen aldatu ditu enpresak, eta, ondorioz, ingurumen eraginaren adierazpenak legez kanpokoak dira». Horixe salatu du Alberto Friasek, Forestaliak egin nahi dituen goi tentsioko lineek ukitzen dituzten herrien Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariak. Jendaurrean agertu dira plataformako kideak, martxoaren 6an, Iruñean, eta...

Elkar kutsatzea

Elkar kutsatzea

Edonor akordatzen da txikitan ikusten zituen marrazki bizidunekin. Buruan iltzatuta geratzen zaizkigun oroitzapenak dira, inkontzienteki gugan arrasto bat uzten dutenak. Niri zer ikusten nuen galdetzen didatenean saio asko datozkit burura, baina guztien artean banuen faboritoa: Berebiziko espioiak. Lagunartean gai honen inguruan hitz egiten ari ginela, irakaslea den eta haurrekin egunero dabilen batek hurrengoa bota zuen:...

Iraungitzeak onik irteteko

Iraungitzeak onik irteteko

Egutegitik harago, badaude urtea hasteko beste hainbat modu; ondorioz, helmuga zein abiapuntua izanen den eguna guk geuk ere aukera dezakegu. Hori dela eta, gaurko eguna, hasieraren eta amaieraren arteko gatazkaren konponbideak ukiezina izaten jarraitzen duelarik, ziklo eta eraldaketa feministako urtemuga bezala hartu nahi izan dut. Urtea hasi zenetik nekatuta sentitzen dut neure burua, jendaurrean lan egiten...

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Toki bat Ziudadelan musikarentzat

Aurreiritziak bazter utzi nahi dituzte, eta, hori lortzeko, Iruñeko kulturaren plaza nagusietako bat hartuko dute: musika elektronikoak toki bat izanen du, gaur eta bihar, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, ElektrAV arte bisualen eta abangoardiako musiken jaialdiari esker. Musex Industries etxeak antolatu du, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Juan eta Javier Sueskun anaiak dira Musex Industries...

Sendabelarra

Orain dela bi urte, Txilek yagan hizkuntzaz mintzo zen azken emakumea galdu zuen: Cristina Calderon. Txileko Patagoniako lurralde hotzetan bizi izan zen, familiarekin batera, kanoetan arrantzan beti, zero azpiko tenperaturetan. Bera izan zen jatorrizko hizkuntza gordetzen zuen Txileko hegoaldeko herri indigenen azken ondorengoa. Horrek esan nahi du hizkuntza, sinesmen eta elkarreragin unibertso konplexu baten azken...

Osasuna, larri

Osasuna, larri

Hainbat urte dira osasun krisiaren eztabaida gizartean bor-bor dabilela. Nafarroako osasun sistemaren kalitateaz eta pribilegioaz zegoen ideia eraitsiz joan da pixkanaka, eta ez profesionalen jardunagatik, baizik eta ez dagoelako beharrezko biztanle kopurua artatzeko zerbitzu nahikorik. Horri aurre egiteko, herritarron zentzuduntasunari dei egiten zaio, beharrezkoa bada, osasun zentrora ez joateko, atentziorik behar duzun edo ez zalantzan...

Norberari soilik

Hiru ordu laurden pasatxo behar izan nituen aurreko astean Baluarteko aparkalekutik Noainera heltzeko. Laborariek Zaragoza etorbide osoa hartua zuten traktoreekin eta ez zen modurik aurrera egiteko. Biribilguneetako sarbideak blokeatuta zituzten, eta irtenbide bakar eta onena zen itxoin beharreko tarte hori ahalik eta patxada handienaz hartzea. Hogei bat minutu generamatzanean geldirik, aurrean neukan autotik gizon bat irten...

Izadiak eta izateak

Izadiak eta izateak

«Aizu, zer daukat? Zergatik nago bizirik, hala ere?» abestu zuen Nina Simonek, Eunice Kathleen Waymonek, duela 56 urte, jakin gabe edo, agian, jakinda, hortik aurrera mugak zeharkatu eta otzantasunari aurka egiteko goiburuetako bat izanen zirela bere hitzok. Neguari edo bizi ari garen delakoari hilabete eta erdi geratzen zaion honetan, Hego Euskal Herriko intsumisoen garaipenaren 22....