Modernoa da, zabala eta argia. Leihateek zementuzko pareta laranjen artekoa ikusteko modua ematen dute, eta, haietatik begiratuz gero, bi emakume sumatzen dira barnealdean, liburuak batera eta bestera eramanez, urduri baleude bezala. Atea irekitzen ikusi orduko utzi dute esku artean zerabiltena, eta harreraren ondoan dagoen mahai biribilean eseri dira. «Apur bat estresagarria ari da izaten», esan...
Iñaki R. Mendoza
Jule Fernandez Zabaleta
Orain ez asko, Arturo Campion euskaltegian, Asiskok Gora euskal herrientsak bere lan berria aurkeztu zuen eta bertan aukera izan nuen Jule Fernandez Zabaleta nor izan zen ezagutzeko: Iruñeko maistra euskalduna, feminista, borrokalaria. Eta ni, hainbeste urte Iruñean pasatu ondoren, haren izena entzun ere egin gabe nengoen. Euskal Herrira bizitzera heldu baino apur bat lehenago, gure herrian,...
«Sanferminak ezin dira izan enpresek antolatutako jaialdi bat»
Iruindarrak urtarrilaren 1ean hasi ziren sanferminak hasi bitarteko eskailera igotzen; gaurkoa dute, hain zuzen, bigarren maila. Lehena da Rakel Arjolentzat (Iruñea, 1989), Iruñeko peñen federazioko lehendakari gisa. Urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Besta ereduaz, animalien erabileraz eta bertzez aritu da. Otsailaren 2a, eskaileraren bigarren maila. Ospatuko duzu? Gure peñak, Muthiko Alaiak-ek, ez du ezer antolatzen; kuadrilla batzuek...
Beste ‘Marikaroa’ bat
Samuelentzat. Maldita. A love song to Sarajevo film laburra hari eskaini zioten Kanaki ekoiztetxeko egileek. Filmaren sakontasunari gehitu zitzaion amaierako keinu hura, eta Zizur Nagusian egin zen aurkezpenean ere izan zen mintzagai, galderen tartean. Autoreek zintzoki erantzun zuten hilketa homofobo hark barneak astindu zizkielako erabaki zutela Samuel gogora ekartzea lan horren aitzakiapean. Finean, Maldita-n sistemaren...
«Erantzun sozialari esker lortu dugu aparkalekuko lanak etetea»
Kontent eta ospatzeko gogoz daude Iruñeko Bigarren Zabalguneko bizilagunak. Hilabeteak daramatzate Zangoza karrikako aparkalekuaren kontrako protestak egiten, eta, azkenean, lortu dute behin betiko lanak geldiaraztea. UPNren eskutik abiatu zen proiektua ekainean; hasieran, Enrique Maiarekin, Iruñeko alkate zelarik, eta, gero, Cristina Ibarrolarekin. Zangoza karrikako aparkalekuaren aurkako plataformako eta Zabalsanche auzo elkarteko kidea da Mertxe Zufia (Tutera,...
«Konturatu naiz hasieratik jokatu dudala Euskaraldian bezala, beti izan naizela ‘ahobizi’»
Auritz du orain bizitoki, baina handik Atarrabiara mugitu da Xanti Begiristain Madotz (Etxarri, Larraun, 1958), herriko irakurketa taldeak kultur etxean egindako saioan parte hartzera. Euskararen inguruan mugitzen da Begiristain; 20 urte zituenetik, aulki gurpildun batean. Muskulu distrofia progresiboa du. Irakasle eta zinegotzi ohia, idazlea eta euskaltzalea. Hamaika hedabidetan izan da kolaboratzaile. Jakin-min handiko gizona, eta...
Egon edo sentitu
Badira kezkatzen gaituzten arren saihesten ditugun gaiak. Arrazoia edozein delarik, hitz egiteko orduan deseroso sentiarazten gaituztenak, eta batzuetan, zaurgarri ere bai. Bakardadea gai horien multzoan sartu litezkeenetako bat da, denbora luzez aurreiritziz eta estigmaz tindatutakoa. Europako Batasunak aurreko urtean ateratako txosten baten arabera, populazioaren %13 bakarrik sentitzen da. 96 milioi pertsona horien artean, askok pentsatuko...
«Batzuek Monica erraten didate, bertze batzuek Hui Chi; biak ditut propio»
Iruñeko Iturrama auzoan du Hui Chi Yuk (Taiwan, Txina, 1980) Nihao bere txinerako akademia. Hutsik dauden geletako batean oroitu ditu Nafarroara ailegatu zenekoak, eta ordutik egindako bideaz mintzatu da. Nafarroako Gobernuak sari bat eman berri dio, elkarbizitzan laguntzeagatik. Nafarroa Koloretan saria jaso duzu. Kontent? Hagitz kontent, eta, batez ere, hagitz eskertua. Uste dut bertze pertsona...
Elkarlana, ilusioa eta ezjakintasuna
«Hautsa», «ilusioa», «kaosa», «elkarlana», «militantzia», «handinahia», «konpromisoa» eta «hotza». Horiek dira Katakrekoko kideei gogora etortzen zaizkien zenbait hitz sorreraz mintzatzen direnean. «Erronka beti izan da eustea, eta lortu dugu. Mirari bat da gaur egun Katakrak dagoen bezala ikustea», esan du Hedoi Etxartek, Katakrak kooperatibako kide eta langileak. Proiektua sortu baino lehen, Iruñeko Kuria kaleko La...
Ezgabonak
Azkar amaitu zaigu. Gabonetako argiak elektrizitatez hornitutako dirdira lausoak dira jada gure oroiminean eta oporren osteko mingostasunean. Hilabete luze iraun dute bonbillek gure kaleetan, euren zirkunferentzia, kurba eta marrazki ikuserraz zein ulergaitzekin. Denbora luze iraun du gure kaleen eta kulturen despertsonalizazioak, batik bat aurretik ikusi ez ditugunak ikusi baititugu azken denboraldian. Argiak maiz izan ditugu hizpide, akaso kaleak...





