Ekonomia

Greba eguna «arrakastatsua» izatea espero dute sindikatu deitzaileek

Greba eguna «arrakastatsua» izatea espero dute sindikatu deitzaileek

Lau egunen faltan, greba orokorrerako prest eta baikor daude sindikatu deitzaileak: «Greba orokor arrakastatsua espero dugu». ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaide sindikatuetako ordezkariek azaldu dute 1.750 langile batzordek eta ehun eragile inguruk dagoeneko bat egin dutela deialdiarekin. Donostian eta Iruñean egindako agerraldi banatan, asteartera begirako mobilizazio nagusien berri eman dute. Goizean, lau hiriburuetan manifestazio...

PSNk, PPk, Zurekin Nafarroak eta Voxek atea itxi diote gutxieneko soldata propioaren aldeko proposamenari

PSNk, PPk, Zurekin Nafarroak eta Voxek atea itxi diote gutxieneko soldata propioaren aldeko proposamenari

Hemeretzi ezezko eta hamasei aldeko, hiru botoren aldeagatik ez da aurrera atera. PSNk eta Zurekin Nafarroak bat egin dute PPrekin eta Vox-ekin gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena atzera botatzeko. UPNk begi onez hartu du eztabaida; baina, ironikoki, atea itxi dio egitasmoari. EH Bildu eta Geroa Bai ekinaldiaren bultzatzaileen arabera, «aukera bat galdu» da, baina...

Nafarroak 2024an lorturiko 271 milioi euroko superabita inbertsiorako erabiliko du

Nafarroak 2024an lorturiko 271 milioi euroko superabita inbertsiorako erabiliko du

Nafarroako Gobernuak beste 146 milioi euro izango ditu inbertsiorako. Iazko aurrekontuei begira, Nafarroako eta Espainiako gobernuek hitzartu zuten superabiteko 125 milioi euro inbertsio publikorako baliatzeko. Alta, azkenean zifra hori motz geratu da. 271 milioi euroko superabita itxi berri du Nafarroak eta soberakin hori guztia inbertitzeko baliatu ahalko du aurten zein 2027an. Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio batzordean...

Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko asmoa azaldu du Hithium enpresa txinatarrak

Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko asmoa azaldu du Hithium enpresa txinatarrak

Hithium enpresa txinarrak, energia berriztagarrien biltegiratze sisteman munduko hirugarren enpresa handienak, Europan ezarri nahi du eta horretarako Nafarroa aukeratu du. Gaur goizean Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek eta Hao Wang Hithiumeko Inbertsioen zuzendariak akordio bat izenpetu dute Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko. Lehen urratsa da, baina proiektua aurrera ateratzen bada «arrakasta baten historia» dela azpimarratu du Txibitek. Izan...

Gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena «legezkoa» dela esan dute sindikatuek

Gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena «legezkoa» dela esan dute sindikatuek

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek bultzaturik, EH Bilduk eta Geroa Baik gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena aurkeztu zuten, eta iragan astean Nafarroako Gobernuak argudiatu zuen Nafarroak ez duela eskumenik aldaketa hori egiteko. Aitzitik, bost sindikatuek erantzun diote ekinaldia «legezkoa» dela, Parlamentuko zerbitzu juridikoek hala egiaztatu dutelako. Gobernuak parlamentuan aurkeztutako txostenak «zorroztasunik» ez duela arrazoitu...

Nafarroako Gobernuak ez du begi onez ikusten gutxieneko soldata propioa, «lurralde arteko desberdintasunak» eragingo lituzkeelako

Nafarroako Gobernuak ez du begi onez ikusten gutxieneko soldata propioa, «lurralde arteko desberdintasunak» eragingo lituzkeelako

Azkenean bere iritzia eman du. EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztutako gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamenak bultzatu egin du Nafarroako Gobernua bere ikuspegia azaltzera. Nafarroako Parlamentuari bidalitako idatzian, gobernuak ez du begi onez ikusten ekinaldia, «lurraldeen arteko desberdintasunak» areagotuko lituzkeelako. Horrek diru sarrera apaleko langileen artean duen eraginari erreparatu gabe, gobernuak dio Espainiako Estatuaren eskumena...

VWek amore eman eta behin-behineko 93 langileri kontratu finkoa egingo die

VWek amore eman eta behin-behineko 93 langileri kontratu finkoa egingo die

Sortutako zalaparta desegin eta Nafarroako Volkswagenek atzera egin behar izan du ezinbestean. Lan ikuskaritzak atzeman zuen behin-behineko 151 kontratazio justifikatu gabe zeudela eta horietako 93ri kontratu finkoa egiteko agindu zuen. Horren aurrean, VWek kopuru bereko erregulazioko espediente bat aurkeztearekin egin zuen mehatxu, langile kopuruan «desoreka» eragingo zuela argudiatuta. Azkenean, baina, amore eman du, eta 93 langileri...

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan

2000ko abuztuan inauguratu zuten Tuterako Monte de Cierzo parke eolikoa, Nafarroan. Mende laurden bete ondoren, parkea kudeatzen duen Statkraft konpainiak 41 aerosorgailu erretiratuko ditu, eta lau errota handiagoekin ordezkatuko ditu.  Prentsa ohar baten jakitera eman duenez, aurretik beste 44 aerosorgailu kendu dituzte eta hamar jarri. Orotara, birpotentziazio proiektua burutzean, 85 aerosorgailuren ordez hamalau izango dira, baina...

Nafarroako Volkswageni «langileak beldurtzea» aurpegiratu diote ELAk, LABek eta CGTk

Nafarroako Volkswageni «langileak beldurtzea» aurpegiratu diote ELAk, LABek eta CGTk

Aurreko astean, Nafarroako Volkswagenek ohartarazi zuen 93 langile kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztuko duela beharbada. ELA, LAB eta CGT sindikatuek salatu dute multinazionalak ezin duela mehatxu hori justifikatu, eta «langileak beldurtu» nahi izatea aurpegiratu diote. Sindikatuen ustez, VWen jokabidea «onartezina» da. Gaur eguerdian prentsaurrekoa egin dute Landabengo lantokiaren sarreran. Urriaren amaieran lan ikuskaritza fabrikan izan zen. Abenduan...

EH Bilduk eta Geroa Baik gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan

EH Bilduk eta Geroa Baik gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan

Orain arte, Nafarroako Parlamentuak muzin egin dio gutxieneko soldataren inguruko eztabaidari, baina azkenik ezin izango du saihestu. EH Bilduk eta Geroa Baik lege proposamen bat erregistratu zuten ostegunean, eta gaur Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzordeak tramiterako onartu dute eskaera. Datozen asteetan eztabaidatuko da langileen estatutua aldatzeko eta erkidegoek soldata propioa izateko proposamena. Lanbide arteko gutxieneko soldata...