Orkoien eta Arazuri arteko industria gunean (Nafarroa) dago kokaturik KWD. 1999tik bertan autogintzako osagaiak ekoizten ditu Alemaniako taldeak, eta aurki ibilgailu elektrikoetarako osagaiak ekoitziko ditu. Horretarako 40 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du. Thomas Fusch taldeko zuzendari nagusia, Jan Philip Brandt finantza zuzendaria. Raquel Balda KWD Spain ataleko burua eta Roberto Lanaspa Orkoiengo fabrikako zuzendaria...
Ekonomia
Nafarroako Volkswagenek lehen auto elektrikoa aterako du gaur produkzio lerrotik
Etorri da etorkizuna Landabenera. Amaitu dira bi urteko egokitze lanak, eta prest da auto elektrikoak egiteko MEB+ plataforma. Aurreko asteetan ere jada lanean ari baziren ere, gaur aterako da ofizialki Skoda Epiq modelo elektrikoaren lehen ibilgailua ekoizpen lerrotik. Nafarroako Volkswagenek espero du irailean ekoitziko duela beste modelo elektrikoa: VW-ID Cross. Fabrikaren helburua da urtea amaitu arte 61.743 auto...
Nafarroako Gobernuak Hithiumen bateria fabrikaren heren bat izango du
Hithium Txinako bateria ekoizlearen eta Nafarroako Gobernuaren akordioa ez dago oraindik lotuta, baina gaur arratsaldean Mikel Irujo Industria kontseilariak negoziazioari buruzko xehetasunak eman dizkie Nafarroako parlamentariei. Lantokia Hithiumen eta Sodena sozietate publikoaren arteko enpresa aliantza batek kudeatuko du. Aurreratu duenez, haren kapitalaren bi heren izango ditu Txinako enpresak, eta beste herena Sodenak. Hithiumek Nafarroan bateria fabrika...
Lanbide karrerari lotutako osagarrietan 130 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Gobernuak
Hiru hamarkada eta gero, Nafarroako funtzio publikoko estatutua izateko bidean dira udal eta gobernuko 40.000 langile inguru. Aurreko estatutua 1993ean onartu zenez, gaur egungo administrazioaren beharretara egokitu behar zela azaldu du Nafarroako Gobernuak. Besteak beste, funtzio publiko langile guztien lanbide karrera arautuko du lehen aldiz, eta hari lotutako osagarriak ezarriko ditu progresiboki 2027tik 2032ra, eta horrekin konpentsatuko...
Proiektu berriztagarrien onurak nabarmentzeko kanpaina hasi dute Nafarroan
Zenbaitetan proiektu eolikoek eta fotovoltaikoek aurkakotasuna eragiten dute, eta ikuspegi horri aurre egiteko kanpaina abiatu du gaur Enerclusterrek. Mezu nagusi bat du ardatz: «Energia berriztagarriek sortutako onurak eragindako inpaktua baino handiagoak dira». Kanpainak agerian utzi nahi ditu berriztagarriek Nafarroari ekartzen dizkioten ekonomia, gizarte eta ingurumen onurak. Horretarako webgune bat sortu dute, eta lurraldeko komunikabideetan zein sare sozialetan zabalduko dute...
Nafarroako metalgintzako patronalak behin-behineko kontratuak urtebetera luzatu nahi dituela salatu du ELAk
«Mugimendu larria da». ELAko Puy Remirezek gaur salatu du ANEM Nafarroako Metalgintzako Enpresaburuen Elkarteak indarrean den lan itunean aldaketa bat egitea proposatu duela: produkzio arrazoiengatik egindako behin-behineko kontratuen iraupena sei hilabetetik urtebetera luzatu nahi du. «Sinatutako akordio bati muzin egin eta hura amaitu aurretik bere baldintzak berriro negoziatu nahi dituzte». Gaineratu duenez, «aurrekari arriskutsua» da 30 urtetan...
Nafarroako Gobernua kutxekin elkartu da industria errotzeko eta sustatzeko
Beste finantza erreminta bat izango du aurki Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Kutxa fundazioarekin eta Rural Kutxarekin batera, partaidetza publiko-pribatuko sozietate bat eratuko du industria egitasmoak aurkezteko. Orotara, 45 milioi euroko kapitala izango du: euretako bakoitzak hamabost milioi euro jarriko ditu. Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ez du baztertzen bazkide gehiago izatea. «Atea irekirik du...
Nafarroan tonaka alpapa blokeatuta dago, Ormuzko itsasarteko egoeraren ondorioz
Ormuzko itsasartearen itxiera bi norabidekoa da. Ez die eragiten Persiar golkoko herrialdeetatik irteten diren petrolio eta gas itsasontziei soilik. Alpapa ez da geoestrategia baldintzatuko duen produktu bat, baina hango zaldien, gameluen eta behien bazkarako jaki preziatua da; eta, gerra hasi denez geroztik, alpapa garraiatzen duten itsasontziak Kuwaiteko, Qatarko eta Arabiar Emirerri Batuetako portuetan lehorreratu ezinik dabiltza. Egoerak bete-betean eragin die...
Errenta kanpaina abian da Nafarroan, kenkari handiagoekin etxebizitzan eta pentsiodunentzat
Bihar hasiko da 2025eko errenta kanpaina Nafarroan, hainbat berrikuntzarekin, birekin bereziki: kenkari handiagoak izango dituzte etxe bat alokatzen dutenek eta pentsiodunek. Etxebizitzaren arloan, %50 eta %90 arteko kenkariak aurreikusten dira, etxebizitza horiek tentsio eremuetan egonez gero. Foru Ogasunak prest ditu dagoeneko 221.446 autolikidazio proposamen, eta, jakinarazi duenez, hamarretik seik itzultzeko emaitza dute. Horrek 115,6 milioi...
Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren aurre egiteko
Espainiako Gobernuaren Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurri nagusiak bere egin ditu Nafarroakoak eta zerga harmonizaziorako foru dekretua onartu du goizean Gobernu Kontseiluak. Zerga arloko lehen neurri sorta horren ondorioz, 37 milioi euro biltzeari utziko dio ogasunak ekainaren 30era bitarte. Horri Nafarrroan indarrean diren ibilgailu elektrikoen laguntzak gehi Madrilek erregai profesionaleko laguntzak gehituz gero, orotara 67...









