Hegazti gripea ez zabaltzeko neurriak Hego Euskal Herrira iritsi dira. Ipar Euskal Herrian urriaren 22tik dago indarrean etxeko hegaztiak hesitutako eremuetan giltzapetuta edukitzeko agindua, eta gaur Arabako eta Nafarroako hemezortzi udalerritan sartu da indarrean. Hego Euskal Herriko etxaldeetan ez da gripe kasurik atzeman oraindik, baina hegazti askeekin kontaktua izatea eragotzi nahi da. Hauek dira debekua...
Ekonomia
Hegazti gripearen aurkako neurriak indarrean dira Araban eta Nafarroan
Hegazti gripea ez zabaltzeko neurriak Hego Euskal Herrira iritsi dira. Ipar Euskal Herrian urriaren 22tik dago indarrean etxeko hegaztiak hesitutako eremuetan giltzapetuta edukitzeko agindua, eta gaur Arabako eta Nafarroako hemezortzi udalerritan sartu da indarrean. Hego Euskal Herriko etxaldeetan ez da gripe kasurik atzeman oraindik, baina hegazti askeekin kontaktua izatea eragotzi nahi da. Hauek dira debekua...
Hegazti gripearen aurkako neurriak indarrean dira Araban eta Nafarroan
Hegazti gripea ez zabaltzeko neurriak Hego Euskal Herrira iritsi dira. Ipar Euskal Herrian urriaren 22tik dago indarrean etxeko hegaztiak hesitutako eremuetan giltzapetuta izateko agindua, eta gaur Arabako eta Nafarroako hemezortzi udalerritan sartu da indarrean. Hego Euskal Herriko etxaldeetan ez da gripe kasurik atzeman oraindik, baina hegazti askeekin kontaktua izatea eragotzi nahi da. Hauek dira debekua...
Fiskalitatearen negoziazioei dagokienez, ez atzera ez aurrera daude Nafarroan
Nafarroako Gobernuak gaurko jarria zuen akordioa lortzeko epemuga, baina oraingoz ez dago akordiorik PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Zurekin Nafarroaren artean. Datorren urteko zerga neurriak negoziatzen ari dira, eta ez atzera ez aurrera daude. Negoziazioko iturrien arabera, errenta zergaren arloan asko aurreratu dute azken asteetan, baina oraindik xehetasunak zehaztea falta zaie. Haatik, korapilo nagusia sozietate zergan...
Koxka enpresa Sherpa Capital funtsaren esku geratu da
Jabea aldatuko du Nafarroako Koxkak: Sherpa Capital Espainiako arrisku kapitaleko funtsak enpresaren akzio gehienak eskuratu ditu. Operazio horren ondorioz, Sepides sozietate publikoa irten egingo da. Enpresaren jabetzan aldaketak izan diren arren, zuzendaritzan jarraituko dute Razkin familiako kideek, gutxiengo partaidetza batekin. Sherpa Capitalek ez du zehaztu zer portzentaje eskuratu duen, baina enpresaren kontrola hartu duela baieztatu...
Datorren urteko aurrekontuak ahalbidetzeko akordioa lortu du Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin
Hamaikagarren urtez aurrekontuak izango ditu Nafarroak. Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute datorren urteko aurrekontuak ahalbidetzeko, eta aurreko urteetan egin bezala, EH Bildu abstenitu egingo da. Negoziazio zailak izan direla baieztatu dute bi aldeek, baina, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan, «interes partekatuak» dituzte. Bere aldetik, Laura Aznalen ustez, «balio politikoa» du akordioak....
BSHren itxierak kaleratzeak eragin ditu ISS enpresan eta Cascanteko Mecacontrolen
BSHk abendu amaieran itxiko ditu ateak behin betiko, eta haren ondotik, bere hornitzaile ziren bi enpresak jada nabaritu dute kolpea. Zehazki, ISS garbiketa enpresak hemezortzi langile kaleratzeko asmoa du. Gainera, Mecacontrol taldeak Cascanteko lantokian (Nafarroa) plastiko-injekzioko atala itxiko du eta zeregin horretan aritzen diren 48 langileak kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu du. Atzo arratsaldean, ISS enpresan ordezkaritza...
Nafarroako ekonomiak hazkunde erritmoari eutsi dio uztailetik irailera
Aurreko hiruhilekoko joera berretsi du Nastat estatistika erakundeak, uztailetik irailera bitartean. Aurreratutako datuaren arabera, hirugarren hiruhilekoan %0,5 handitu da jarduera; urte osoko erritmo berean, alegia. Alta, urtearteko datuan bai islatu da moteltze ekonomikoa, bi hamarren jaitsi baita bigarren hiruhilekoarekin alderatuta: zehazki, %2,1 handitu da jarduera ekonomikoa urtebetean. «Nafarroako ekonomia erritmo onean hazten ari, batik bat...
Ekologistak, Caparrosoko makroetxaldearen aurkako sententziaz: «Merkeago ateratzen da ingurumena suntsitzea, hura defenditzea baino»
Atzo, Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak urtebeteko kartzela zigor bana ezarri zien Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko enpresaren bi zuzendariri, ingurumenaren kontrako delituengatik. Epaileek ebatzi dute Valle de Odieta enpresak isurketa kutsagarriak egin zituela Aragoi ibaira. Kartzela zigorrez gain, 4.200 euroko isunak ordaindu beharko dituzte. Sustrai Erakuntza eta Greenpeace talde ekologistek «poza» agertu dute sententzia dela-eta, uste...
Caparrosoko makroetxaldearen bi zuzendari zigortu dituzte, ingurumenaren kontrako delituengatik
Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak urtebeteko kartzela zigor bana ezarri die Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko enpresaren bi zuzendariri, ingurumenaren kontrako delituengatik. 2021ekoak dira gertakariak, eta irailaren hasieran hasi zen epaitegia. Epaileek ebatzi dute baimenik gabeko ureztatze sistema bat erabili zuela enpresak, baita Aragoi ibaira isurketa kutsagarriak egin zituztela ere. Kartzela zigorrez gain, 4.200 euroko isunak ordaindu...






