Zenbaitetan proiektu eolikoek eta fotovoltaikoek aurkakotasuna eragiten dute, eta ikuspegi horri aurre egiteko kanpaina abiatu du gaur Enerclusterrek. Mezu nagusi bat du ardatz: «Energia berriztagarriek sortutako onurak eragindako inpaktua baino handiagoak dira». Kanpainak agerian utzi nahi ditu berriztagarriek Nafarroari ekartzen dizkioten ekonomia, gizarte eta ingurumen onurak. Horretarako webgune bat sortu dute, eta lurraldeko komunikabideetan zein sare sozialetan zabalduko dute...
Ekonomia
Nafarroako metalgintzako patronalak behin-behineko kontratuak urtebetera luzatu nahi dituela salatu du ELAk
«Mugimendu larria da». ELAko Puy Remirezek gaur salatu du ANEM Nafarroako Metalgintzako Enpresaburuen Elkarteak indarrean den lan itunean aldaketa bat egitea proposatu duela: produkzio arrazoiengatik egindako behin-behineko kontratuen iraupena sei hilabetetik urtebetera luzatu nahi du. «Sinatutako akordio bati muzin egin eta hura amaitu aurretik bere baldintzak berriro negoziatu nahi dituzte». Gaineratu duenez, «aurrekari arriskutsua» da 30 urtetan...
Nafarroako Gobernua kutxekin elkartu da industria errotzeko eta sustatzeko
Beste finantza erreminta bat izango du aurki Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Kutxa fundazioarekin eta Rural Kutxarekin batera, partaidetza publiko-pribatuko sozietate bat eratuko du industria egitasmoak aurkezteko. Orotara, 45 milioi euroko kapitala izango du: euretako bakoitzak hamabost milioi euro jarriko ditu. Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ez du baztertzen bazkide gehiago izatea. «Atea irekirik du...
Nafarroan tonaka alpapa blokeatuta dago, Ormuzko itsasarteko egoeraren ondorioz
Ormuzko itsasartearen itxiera bi norabidekoa da. Ez die eragiten Persiar golkoko herrialdeetatik irteten diren petrolio eta gas itsasontziei soilik. Alpapa ez da geoestrategia baldintzatuko duen produktu bat, baina hango zaldien, gameluen eta behien bazkarako jaki preziatua da; eta, gerra hasi denez geroztik, alpapa garraiatzen duten itsasontziak Kuwaiteko, Qatarko eta Arabiar Emirerri Batuetako portuetan lehorreratu ezinik dabiltza. Egoerak bete-betean eragin die...
Errenta kanpaina abian da Nafarroan, kenkari handiagoekin etxebizitzan eta pentsiodunentzat
Bihar hasiko da 2025eko errenta kanpaina Nafarroan, hainbat berrikuntzarekin, birekin bereziki: kenkari handiagoak izango dituzte etxe bat alokatzen dutenek eta pentsiodunek. Etxebizitzaren arloan, %50 eta %90 arteko kenkariak aurreikusten dira, etxebizitza horiek tentsio eremuetan egonez gero. Foru Ogasunak prest ditu dagoeneko 221.446 autolikidazio proposamen, eta, jakinarazi duenez, hamarretik seik itzultzeko emaitza dute. Horrek 115,6 milioi...
Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren aurre egiteko
Espainiako Gobernuaren Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurri nagusiak bere egin ditu Nafarroakoak eta zerga harmonizaziorako foru dekretua onartu du goizean Gobernu Kontseiluak. Zerga arloko lehen neurri sorta horren ondorioz, 37 milioi euro biltzeari utziko dio ogasunak ekainaren 30era bitarte. Horri Nafarrroan indarrean diren ibilgailu elektrikoen laguntzak gehi Madrilek erregai profesionaleko laguntzak gehituz gero, orotara 67...
Nafarroak estatuari ordaindutako ekarpena %72 handitu da azken hamarkadan
Bere gain hartu gabeko eskumenen truke Nafarroak Espainiari urtero ordaintzen dion faktura nabarmen hazi da azken hamarkadan. Zehazki, 2016tik hona %72 handitu da, 541 milioi eurotik aurtengo aurrekontuetan kalkulaturiko 932 milioi euroraino. Bi administrazioek itxita dituzten 2024ko kontuak aintzat harturik, jauzia ez da hainbestekoa, baina handia izaten jarraitzen du: 2016tik 2024ra bitartean %52 handitu zen....
UGT, CCOO eta CEN gutxieneko soldata propioaren aurka batu direla salatu dute ELAk eta LABek
ELAk eta LABek gaur bilera batera deitua zuten CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, baina hark bezperan uko egin zion biltzeari. Aurretik, astelehenean, UGT eta CCOO sindikatuek aurreratu zuten ez zutela bilera horretara joateko asmorik. Horren aurrean, ELAk eta LABek salatu dute CEN, UGT eta CCOO gutxieneko soldata propioaren aurka batu egin direla eta betoa jarri diotela eztabaidari....
Lan baldintzen aldeko borrokan «klase batasuna» aldarrikatu dute EHKSk, Solidarik, CGTk eta CNTk
Bandera gorriak eta gorri-beltzak, elkarren ondoan. EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, CGTk, CNTk eta Solidarik beren greba deialdi propioa egin dute eta manifestazio jendetsuak egin dituzte hiriburuetan, klase batasuna aldarrikatuz. «Miseriazko soldatak, enpresen itxierak eta langileentzako pobrezia areagotzen ari diren garaiotan, uste dugu ezinbestekoa dela gure arteko elkartasuna ehuntzea eta klase batasuna eraikitzea», laburtu du haien...
Greba eguna «arrakastatsua» izatea espero dute sindikatu deitzaileek
Lau egunen faltan, greba orokorrerako prest eta baikor daude sindikatu deitzaileak: «Greba orokor arrakastatsua espero dugu». ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaide sindikatuetako ordezkariek azaldu dute 1.750 langile batzordek eta ehun eragile inguruk dagoeneko bat egin dutela deialdiarekin. Donostian eta Iruñean egindako agerraldi banatan, asteartera begirako mobilizazio nagusien berri eman dute. Goizean, lau hiriburuetan manifestazio...









