Saint Gobainek Berriobeitiko langileak kaleratu nahi ditu, eta uneotan lan erregulazioko espedientea negoziatzen ari da sindikatuekin. Asteartean greba eguna egin zuten, eta orain mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Urriaren 29an eta azaroaren 6an, 13an eta 14an lau orduko lanuzteak egingo dituzte, txanda bakoitzean. Aldeen arteko elkarrizketa egunetan egingo dituzte lanuzte horiek. Gainera, datorren urriaren 30ean martxa...
Ekonomia
Datorren urteko aldi baterako espedientea negoziatzen hasi dira Nafarroako Volkswagenen
Nafarroako Volkswagenen 2026ko egutegia antolatzen hasi dira, eta atzo bilera izan zuen zuzendaritzak langile batzordearekin aldi baterako espedientearen baldintzez hitz egiteko. Landabengo fabrika auto elektrikoaren ekoizpenera egokitzeko lanetan murgilduta dago eta ezohiko egoera horrek 2026 erdialderaino iraungo du. Uda pasata, abuztuaren 24tik aurrera, hiru txandak itzuliko dira eta normaltasuna berreskuratuko du. Erritmo betean hasiko dira....
2026an Nafarroako ekonomia %1,8 handitzea espero du Laboral Kutxak
«Nafarroan, albisteak onak dira». Joseba Madariaga Laboral Kutxako ikerketa bulegoko zuzendaria baikor azaldu da Nafarroako ekonomiaren bilakaerarekin. Kanpo merkataritza eta industria ahultzen ari badira ere, sendien barne kontsumoak eta zerbitzuak jarduera hauspotzen dute eta %0,5eko erritmoan handitzen ari da hiruhilekoa. Hala, urte amaieran «ustekabe atseginen bat» espero du eta barne produktu gordina «%2tik gora» amaitzea. Datorren urtean...
«Erriberan oso jazarriak izan gara; ospe txarra izan dugu»
Ospakizun betean dira Tuterako LABen egoitzan. 40 urte bete ditu sindikatuak bertan. Atzera begiratzeko orduan, hango arduradun Ramon Lacalzadak (Reus, Katalunia, 1977) bere aurrekoen «lana, militantzia eta eskuzabaltasuna» goraipatu ditu. «Gaur egun sindikatua Erriberan asko hedatzen ari da, urte latz eta zail haiekin alderatuta». Lacalzada duela hamabost urte sartu zen sindikatuan, eta orain «sendo» ikusten du,...
Nafarroako Gobernuak 6.319 milioi izango ditu gasturako eta inbertsiorako
Hamargarren urtez, Nafarroak aurrekontuak izango ditu 2026an, ziurrenik. Jokaleku politikoan egonkortasuna apaldu ere, finantza publikoei begira, panorama ziurra izango du beste urtebetez gobernuak, EH Bildurekin aurrekontuaren puntu nagusiak negoziatu baititu. Gobernu kontseiluak arratsaldean onartu du foru legearen aurreproiektua. 6.741 milioi euroko aurrekontua izango da, eta, horri zorpetzerako atala kenduta, 6.319 milioi euro izango ditu gastu eta...
Nafarroak Espainiako Gobernuari «megawatt eske» ibili behar izatea kritikatu du Irujok
Aurretik ere Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilaria «oso kezkatuta» azaldu da Espainiako Gobernuaren inbertsio asmoekin, eta ideia hori baieztatu du gaur Nafarroako Parlamentuan. Egungo industria proiektuen argindar beharrak bermatuta egongo direla nabarmendu arren, gogor kritikatu du Nafarroaren moduko industria lurralde batek Madrilen ate joka ibili behar izatea, «megawatt eskean». Gaur bertan argitaratu du Espainiako...
Tuterako Udalak bere erakusketa debekatu izana salatu du LABek
Zentsuraren adibide bat gertatu da iragan asteburuan. Urriaren 1etik 9ra bitartean, Erriberan bere 40. urteurrena ospatzeko 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketa antolatu du sindikatuak Tuterako Rua gizarte etxean. Alta, Alejandro Toquero Tuterako alkateak erabaki du erakusketa debekatzea, presoen aldeko ikurren bidez terrorismoa goratzen duela argudiatuta. Sindikatu abertzaleak udalaren jarrera gaitzetsi du eta ez du baztertzen auzitegietara jotzea....
Ekonomia irauli, mundua iraultzeko
Nafarroako Reas ekonomia sozial eta solidarioko sareak hogei urte bete ditu, eta besta egun bat antolatu du ospatzeko, azaroaren 4rako. Sareak egungo eredu ekonomikoa aldatzea du xede. Herrialdeko hirurogei entitate inguruk osatzen dute.
Gobernuak laguntzak eskatuko ditu ekaitzek jotako herrientzat
Asteburuko kazkabarrak kalteak eragin ditu Cintruenigon, Corellan eta Fiteron. Aierdi eta Txibite kontseilariak herriotako alkateekin elkartu dira astelehenean, egoera aztertzeko
Garnatxaren aldeko hautua
Mahatsa biltzen ari dira Nafarroan, joan den abuztuaren erditik. Inoiz baino lehen hasi da aurtengo kanpaina, beroaren eta lehortearen eraginez. Erriberriko Unsi upategian atzo ekin zioten mahatsa biltzeko lanari. Garnatxa bertzerik ez dute, ardo zuriak eta beltzak egiteko.









