Besta bat eginen dute asteartean, Iruñeko Zentral aretoan. Irratiko kideek entzuleak, bazkideak eta kolaboratzaileak omenduko dituzte. Proiektu berriak garatzen ari dira
Euskara
Nafar sentimendua aztertzeko lan bat
Argentinako nafar etxeetako kideen bizipenak jaso eta gero, 'Nafar Haziak' izenburuko dokumentala sortu dute Iruñeko Ortzadar euskal folklorearen elkarteko kideek. Izaskun Barberrek zuzendu du lana, eta Iruñean estreinatu berri dute.
Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziurgabetasuna bazter utzi dute antolatzaileek.
Txapeldunaren lehenengo saioa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da Iruritan; Saioa Alkaiza txapeldunarekin batera ariko dira han Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Eneko Fernandez eta Egoitz Gorosterrazu.
Bertze aldekoak altxarazteko
Ultzamaldeko Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: "Entzun eta parte har dezatela".
Eskua “askatzeko” eskola bat
Iñigo Satrustegik Zirriborro idazketa eskola sortu du, gazteei idazteko heldulekuak emateko. Urriaren 12tik 15era eginen dute, Donezteben. Izena emateko epea zabalik da
Liburu bat, azken uzta jasotzeko
Iruñeko Udalak Egile Berriendako Literatur Lehiaketako 2022ko lan sarituak argitaratu ditu. Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart nagusitu dira poesian; narrazio laburren kategorian, berriz, Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu. Jendaurrean aurkeztu dituzte testuak.