Nafarroa

Gela bateko pareten artean

Gela bateko pareten artean

Bilatu eta bilatu. «Eta deus ere ez». Etxe bila eman ditu Fawzi Xerifek azken bi urteak, baina ez du deus ere lortu. Amorrua sentitzen duela aitortu du; etsita dagoela. Bizitzeko toki «duin» bat eskaini nahi die seme-alabei, baina ezinean ari dela sentitzen du. Iruñeko Sanduzelai auzoko etxebizitza batean bizi da orain familia: bostak gela bakar...

«Baliabideak mugatuak dira; beraz, merkatuan eragin behar dugu»

«Baliabideak mugatuak dira; beraz, merkatuan eragin behar dugu»

Elga Molinak (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1983) urteak eman ditu sorterrian etxebizitzaren arloan lan egiten; esparru pribatuan eta publikoan aritu da, eta, joan den abuztuaren 19tik, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza zuzendari nagusia da. Iruñera etorri eta gero, herrialdeko tentsio handiko eremuak izendatzea izanen da Molinaren zeregin nagusietako bat. Horretan ari da lanean. Landa Etxebizitza Publikoa plataformako kideek...

Etxebizitza publikoen alokairua «garestia» dela salatu du landa eremuan sortu duten plataformak

Etxebizitza publikoen alokairua «garestia» dela salatu du landa eremuan sortu duten plataformak

Publikoa izan dadila, «benetan». Horixe eskatu dute Nafarroako Landa Etxebizitza Publikoa plataformako kideek, herrialdeko landa eremuko etxebizitza publikoari buruz. Berako, Garraldako, Uxueko eta Aurizperriko hainbat kidek egin dute bat talde horretan, euren indarrak batzeko, eta Nafarroako Gobernuari eta Nasuvinsari eskatzeko landa eremuko etxebizitza publikoen kudeaketa hobetzeko eta alokairuen prezioa merkatzeko, «garestia» dela baitiote.  Plataforma urte...

Txilinbueltaka

Txilinbueltaka

Behin bakarrik egin dut abuztuko argazkiak antolatzeko ahalegina. Soilik behin. Izan ere, hasi eta segituan konturatu nintzen irailak gu geu eta abuztuko oroitzapenak aldrebesteko duen gaitasunaz. Antolaketa alde batera utzirik, edo akaso etorkizunean hartuko ez dudan beste momentu baterako utzirik, argazki bildumari izenburua emateko Bea Salaberrik Baionak ez daki (Susa, 2015) narrazio liburuan idatzitakoa —«agorrileko...

Pribilegio bilakatu duten eskubidea

Pribilegio bilakatu duten eskubidea

«Prezio bat badu, ez da eskubide bat». Horixe nabarmendu du Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuko kide Oihana Idoatek etxebizitzari buruz. Etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri batean bizitzeko eskubidea aitortua dute herritarrek legez, baina, paperetik harago, etxebizitzaren inguruko espekulazioak eta merkatuak pribilegio bilakatu dute eskubidea. Dirua duenak eros dezake etxe bat; dirua duenak ordain dezake alokairua. Krisiek...

«Zailtasunak ditugu egoerari aurre egiteko: etxe nahikorik ez dago»

«Zailtasunak ditugu egoerari aurre egiteko: etxe nahikorik ez dago»

Ruben Unanuak (Iruñea, 1980) ongi ezagutzen du gizarte zerbitzuen esparrua; etxerik ez dutenentzako zerbitzuko koordinatzailea izan zen Iruñeko Udalean duela urte batzuk, eta orain, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria da. Etxebizitza da zerbitzu horretan artatzen dituztenen arazo nagusietako bat. Unanuak onartu du egoerari aurre egiteko zailtasun handiak dituztela. Elkarlanean aritzera deitu ditu bertze udalak eta Nafarroako Gobernua....

Aurrera egiteko aukera baten bila

Aurrera egiteko aukera baten bila

Denak daude lanean. Batzuk, arropa bila etorri diren emakumeak artatzen; bertzeak, gazte migratzaileen artean banatu beharreko janari poltsak prestatzen. Elkarri Laguntza erakundeko boluntarioek ez dute geldirik egoteko minutu bakar bat ere. Nagusiki, haurrak dituzten andreak eta karrikan bizi diren gazte migratzaileak artatzen dituzte, Iruñeko Arrotxapea auzoko euren egoitzan. 2013an sortu zuten elkartea, krisiak eta prekaritateak...

«Gizakion jarduera orok badu eragin bat gure inguruko animaliengan»

«Gizakion jarduera orok badu eragin bat gure inguruko animaliengan»

Hiru albaitarik eta hiru albaitari laguntzailek egiten dute lan Ilundaingo fauna artatzeko zentroan; laster lau albaitari izanen dira, Nafarroako Gobernuak lantaldea sendotzea erabaki baitu. Gero eta animalia gehiago hartzen dituztela kontatu du Adrian Lopez albaitari eta arduradunak (Elx, Herrialde Katalanak, 1992). Jendeak zentroaren berri izan dezala nahi du. Uste duzu ez dela behar bezala ezagutzen?...

Amiantoa kentzeko errolda helburu

Amiantoa kentzeko errolda helburu

Iruñeko Udalak amiantoa duten eraikin publiko eta pribatuen zerrenda presatu nahi du 2025. urterako. Helburua da 2032an material hori guztiz erretiratzea, Europako Batasunak osasun arrazoiengatik agindu duen moduan. Iruñeko Udalak 30.000 euroko aurrekontua jarriko du horretarako. Egun erabiltzea debekatuta badago ere, eraikin askotan amiantoa dago oraindik ere. Erabilera asko ditu, eta, gainera, oso merkea da. Hori dela eta, asko baliatzen zuten...

244 urtean denbora neurtzen

244 urtean denbora neurtzen

«Herritarrei esker». Horixe nabarmendu du Xabier Alvarezek: Orrioko (Ezkabarte) elizako dorre erlojuak «herritarrei esker» segitzen duela martxan. 1780koa da, eta, geroztik, bizilagunak arduratu dira, egunero, erlojuari giltza emateaz. Erloju hori, beraz, 244 urtean aritu da denbora neurtzen. «Oraindik martxan dauden Nafarroako dorre erlojuen artean zaharrena da, eta [Espainiako] estatuko zaharrenetakoa», erran du Alvarezek. Maiatzean, Nafarroako Dorre...