Nafarroa

Konpontzeke dagoen afera bat

Konpontzeke dagoen afera bat

Animalien aurkako indarkeria jardunbideak hainbat motatakoak izan ziren iaz Nafarroan. Esaterako, abenduan zabor edukiontzi batean txakurkume talde bat aurkitu zuten Iruñerrian, nahiz eta gero bizirik atera zituzten. Baina horren gisako gehiago ere gertatu ziren. Izan ere, 2025ean Foruzaingoaren ingurumena babesteko brigadak ikerturiko delitu gehienak animalien aurkako tratu txarrak eta abandonua izan ziren.  Nafarroako Gobernuak abenduaren...

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

Auzolanaren eta kafe bero baten geriza

«Bidea ez zen samurra izan. Zu oinez zoaz, eta zure alboan heriotza doa oinez. Bidelagun duzu une oro». Issa berberea da, eta Marokon jaio zen. 23 urte ditu, baina hitz egiteko duen manerari erreparatuta, helduagoa dirudi. Asko irakatsi dio kaleak. Badaki zer den goizero jatekoa bilatu behar izatea, zer sasian ibiltzea, poliziengandik edo mafiengandik ihesi,...

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen. Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen...

Hezkuntza publikoan gehiago inbertitzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari

Hezkuntza publikoan gehiago inbertitzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari

Egungo aurrekontua halako bi. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuen ustez, Nafarroako Gobernuak ia bikoiztu egin beharko luke hezkuntza publikoan inbertitzen duen dirua, sektoreak gaur egun dituen erronkei behar bezala erantzun ahal izateko. Sindikatuok elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren karira. Protestaldian azaldu dutenez, NBE Nazio Batuen Erakundeak 2018. urtean...

Aztertzaileak eta langileak falta direla salatu du Apana Nafarroako Autoeskolen Elkarteak

Aztertzaileak eta langileak falta direla salatu du Apana Nafarroako Autoeskolen Elkarteak

Gidatzeko baimena lortzeko azterketa egiteko zain dira herritar anitz, eta Apana Nafarroako Autoeskolen Elkarteak garbi du arazoa zein den: aztertzaileak eta langileak falta direla. Haserre dira, eta karrikara atera dira protesta egitera. Goizean goiz hasten ohi dira autoeskoletako kideen protestak, Iruñean. Astelehenero, 08:00ak aldera, Sadarretik atera, eta 09:00ak inguruan Nafarroako Trafikoko Lurralde Bulego Nagusira iristen...

Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du hipika irakasle bati ezarritako hamar urte eta egun bateko espetxe zigorra, ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Epaiaren arabera, gizonezkoak ezin izango du hamabost urtez biktimarengana hurbildu gutxienez 300 metroko distantziara, eta zortzi urtez zaintzapean egon beharko du. Halaber, 25.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio biktimari, kalte...

Tatxers

Tatxers

Bi aste bukaera igaro dira jada Tatxersen kontzertuan egon nintzenetik. Haien abesti baten letra birmoldatuz, igande horretan denak hotzez gainezka geunden, kaleak ilunpean eta hutsik zeuden. Gazteluko enparantzan topo egin genuen L., A., Y.  eta laurok. A.-k aurkeztu gintuenetik, kontzertuetara joateko nire lagun bilakatu da L. L. Bilbon bizi da eta gutxitan elkartu ohi gara, baina...

Isiltasuna apurtzeko ahotsak

Isiltasuna apurtzeko ahotsak

«Ez dira salbuespenak, patriarkatuarekin, kolonialismoarekin, arrazakeriarekin eta kapitalismoarekin lotutako patroiak baizik». Nafarroako SOS Arrazakeriako kide Cecila Themmerenak dira hitzak, erakunde horrek etxeko eta zaintzako langileen egunerokoaren inguruan egindako ikerketari buruz; izan ere, ondutako txostenean agerian utzi dute etxeko eta zaintzako langileen erdiek arrazakeria sufritu dutela eta jatorriagatik baztertu dituztela beren lanpostuetan. Espainiako Estatuko datuak jaso...

Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek

Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek

Irailean, Corellako (Nafarroa) 11 familiak salatu zuten herriko ikastetxean D ereduko lerro bat ezartzeko eskaera egina ziotela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, baina hark atzera bota zuela. Orduko hartan, departamentuak argudiatu zuen «protokolo bat» duela halako kasuetarako, eta ezinezkoa zitzaiola eskola mapa aldatzea ikasturte honetan. Hala ere, gurasoei esan zien eskaera egiteko 2026-2027 ikasturteari begira. Orain, herriko...

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek

Euskara ematea aberastea da. Ideia horren inguruan, euskarazko hezkuntza ereduen aldeko kanpaina ondu dute euskalgintzaren eta hezkuntzaren alorreko hamabost eragilek eta hiru sindikatuk. Etorkizuna euskaraz hazi lelopean, seme-alabak euskaraz eskolatzeko deia eginen dute AEK, IKA, Errigora, Taupa, Euskal Herrian Euskaraz, Dindaia eta Administrazioan Euskaraz erakundeek, Gazte Euskaltzaleen Sareak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Sortzen elkarteak, NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak, NIZE...