Lesakako enpresako sindikatuek zortzi eguneko lanuztera deitu zuten; sei egin dituzte. LABek, CCOOk eta UGTk aurreakordioa sinatu dute. ELAk du ordezkari gehien, eta ez du agiria babestu
Nafarroa
Zaintzaren hariak ahaldundu ditu
Las Poderosas emakume migratzaileen elkarteko bost kidek Costura Poderosa josketa tailerra sortu dute, oztopoei aurre egin eta "lan duin bat" lortzeko. Emakumeen Trafikoaren Aurkako Ekintzak sustatu du proiektua; formakuntza amaituta, halere, asmoa da kideek beren bidea egitea.
Adinaren ajeak
Agerikoa da iruindarrek hiriko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsari dioten maitasuna. XIX. mendekoak dira panpinak; zutik dira geroztik, eta, tente jarrai dezaten, azterketa sakona egin die udalak.
Tafallak prest du larrialdi plan bat uholdeei aurrea hartzeko
Helburua da herritarrei arrisku egoerez ohartaraztea, eta, kalterik bada, ahalik eta txikienak izatea. Udalak ez du nahi berriz gertatzea 2019. urteko uztaileko hondamendia
Harri bizia
Helena Bengoetxea 'Petrus' dokumentala egiten ari da, XII. mendeko Gergetiaingo Petrus harginaz. Itzagaondoan daude haren lan gehienak. Simeon Hidalgok harginaren omenezko museo bat zuzentzen du han.
Liburutegiek bakearen eta bizikidetzaren aldeko zikloa hasi dute
Herrialdeko 33 gunetan eginen dute. 75 tailer eginen dituzte denera, 5 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Giza eskubideak jorratzea da helburu nagusia
Biktimak “umiliatzen” dituen ikur frankista
PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin Iruñeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek botatzeko eskatu dute.
Gizartea eraldatu nahi duen kluba
Union Tutera sortu dute, euskara eta kirola tresna gisa hartuta, herritarrengan eragiteko asmoz. Berdintasunaren eta zapalkuntzarik ezaren bidean urratsak egin nahi dituzte; hasteko, futbol talde bat jarriko dute martxan.









