Nafarroa

Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen

Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen

«Auzo langilea, borrokalaria eta solidarioa». Horrela deskribatzen dute Dennis Causilek eta Felipe Castellek Iruñeko Txantrea auzoa. Jaki Toki despentsa solidarioko kideak dira biak. Duela hiru urte sortutako proiektu bat da, pandemiak eragindako beharren ondorioz sortua. «Jaki toki komunitario bat da, eta helburua da Txantreako bizilagunak laguntzea, auzotarren oinarrizko beharrak asetzea eta familia bat izatea», azaldu...

Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan

Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan

Erraldoiak, txistulariak, txalapartariak, zaharrak eta gazteak. Erdialdeko euskaldunak prest dira kalea hartu eta jai giroan eta harrotasunez euskara zabaltzeko. Agerraldiak eta Altaffaylla kultur elkarteak antolatuta, egun osoko egitaraua osatu dute biharko, Tafallan Erdialdeko Euskal Jaia ospatzeko. «Garen horretaz harrotzeko espazio bat izanen da. Ematen du nafar batzuk ezkutuan egon garela, esan gabe zer garen edo zer izan...

Eragiteko eskubidea

Eragiteko eskubidea

Adinkeriari buruz hitz egiteko; zaharrek, batez ere, adinagatik jasaten duten bazterketari aurre egiteko; adinekoak subjektu politikoak direla aldarrikatzeko, eta gizartean parte hartzeko, eragiteko eta euren ahotsa eta iritziak entzunarazteko eskubide osoa dutela aldarrikatzeko. Helburu horiekin guztiekin egin du Iruñeko Udalak adinkeriari buruzko jardunaldi bat, hiriburuko Kondestablearen jauregian —maiatzaren 16an—. Mahaian adituak eseri dira; zaharrak, berriz,...

Urtemuga

Urtemuga

Orain dela hamasei urte ailegatu nintzen Nafarroara bizitzera. 2008ko maiatzaren 10a zen. Nafarroako hegoaldeko mugara iristean euri-jasa ari zuen errukirik gabe. Iruñera iritsi nintzen; batzuk Pamplonara ailegatuko dira. Hau esaten dut ematen duelako antzekoak direla, baina ez, ez dira gauza bera. Hiri honetara iritsi nintzenetik sentitu dut bi errealitate horiek duten garrantzia, bi polaritate. Hori niretzat...

«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»

«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»

Nafarroako Frida elkarteko kideak kalera atera ziren hilaren 12an, Fibromialgiaren Munduko Egunean. Gaitz hori dutenek sortu zuten taldea, 2006an. Eritasunak emakumeei eragiten die, batez ere. Mariain Asiain elkarteko presidenteak (Iruñea, 1972) duela 25 urte jaso zuen diagnostikoa. Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen igandean. Zer mezu zabaldu nahi izan duzue aurtengo aldian? Osasun langileak trebatzea nahi...

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

«Harrituta» gelditu da Daniel Garcia iruindarra, dragoitxoen inguruko lan bat egin eta gero: Nafarroako uste baino toki gehiagotan aurkitu dituelako narrastion arrastoak, eta uste baino jende gehiagok erantzun diolako berak sare sozialen bidez egindako deiari. «Herritarren zientzia» sustatu nahi izan du Garciak, dragoitxoen berri jasotzeko eta zabaltzeko. Hirurehun herritar inguruk idatzi diote, herrialdeko hamaika txokotan...

Esku hartzeko beharra

Esku hartzeko beharra

«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa...

Trans-misioak

Trans-misioak

Haurrentzat idazten dugunok kezka berezia izaten ohi dugu transmititzen dugunarekin. Eta ez naiz haur liburuen pedagogikotasunaz ari (luze mintzo da horretaz, eta uste dut adostasuna badagoela literaturari egin diezaiokeen kaltearen inguruan), zerbait zabalagoaz baizik: zer kontatu, zer ez eta nola, buruan izaten ditugun kontuak dira, haurrekin harremantzen den edonork bezala. Batetik, haurrak direlako, euren garapenari...

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Elkarte bat, denak batzeko. Horixe egin dute Iruñeko Iturrama auzoan: hainbat kultur proiektutan ari den herritar talde batek Atariandia kultur elkartea sortu du, «indarrak batzeko». Orain arte nork bere kabuz antolatutako ekinaldiak sendotu nahi dituzte, eta, aldi berean, berriak sortu. Euskara eta euskal kultura sustatu nahi dituzte, eta auzoko bizilagunen arteko sarea ehundu. Hilaren 6an...

25 urtez sakandarren ahots

25 urtez sakandarren ahots

«1999ko maiatzaren 3an jaio zinen, Beleixe irratia, […]  gaztea baina ibilitakoa; gaztea baina kolpe gogorrak jasotakoa. Erori eta jaikitzen den horietakoa […]». Hitz horiekin eman zion hasiera Beleixe irratiko arduradun eta esatari Eneida Carreñok iragan maiatzaren 3ko zuzenekoari. Guztietan bereziena, edozein irratik ez baitu mende laurden bat betetzen hola eta hola. 25. urteurrena ospatzeko, formatu...