Nafarroa

Iruindarren euskaltegia

Iruindarren euskaltegia

IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.

Berako irudien memoria

Berako irudien memoria

Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak...; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.

Irudi bilakatutako historia zatiak

Irudi bilakatutako historia zatiak

Nafarroako Gobernuak 'Una ventana al pasado' argitaratu du; Iñaki Dieguez arkeologo eta ilustratzaileak koordinatu du lana. Herrialdeko berrogei aztarnategitako marrazkiak jaso ditu, historiaren berri zabaltzeko.

Gizartea astintzeko trazuak

Gizartea astintzeko trazuak

Komiki Boom azoka eginen dute hirugarrenez Antsoainen, otsailaren 7tik 20ra. Komiki soziala dute ardatz sustatzaileek, eta xede hartu dute ilustrazioak gogoeta eragiteko duen indarra aldarrikatzea. Javier de Isusi, Maria de la Fuente eta Susanna Martin egileek parte hartuko dute, bertzeak bertze.

Ortiz etxeko zientzialaria

Ortiz etxeko zientzialaria

Izabako Udalak herriko alaba kutun izendatu du Maria Josefa Molera Mayo. Izaban sortu zen, 1921. urtean; Kimika ikasi, eta Madrilen egin zuen bere bidea. Zientzialari aparta izan zen, baina berandu jaso du aitortza, bertze emakume anitzek bezala. 2011n zendu zen.