Nafarroa

Kolektiboaren indarrak josita

Kolektiboaren indarrak josita

Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, Iruñean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien.

LGTBIfobia miatu, aurre egiteko

LGTBIfobia miatu, aurre egiteko

Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean, erasoen 26 salaketa jaso ditu. Harrotuko kide Erika Salvatierrak esan du "gizarte osoak" inplikatu behar duela gertatzen diren erasoei aurre egiteko, bazterketa oro bazter uzteko asmoz.