Nafarroa

Huts egitea

Huts egitea

Zortzi urte nituela hasi nintzen pianoa jotzen. Astero entseatzen nuen eta ilusio handia jartzen nion, emanaldi irekiak heltzen ziren arte. Orduan dena okertzen zen, publiko aurrean jesarri eta partitura osoa jotzea sekulako esfortzua zen niretzat, eta barne urduritasunak nire gaitasuna erakustea baldintzatzen zuen. Izan liteke uste bezain gaizki ez egitea, baina amaitzerakoan porrot sentsazioa besterik ez...

Beren jatorria ezagutzeko asmoz

Beren jatorria ezagutzeko asmoz

Beren jatorria ezagutzeko asmoz: helburu horrekin hasi ziren lanean Iruñeko La Unica peñako kideak, duela hamabi urte. Beti erran izan da La Unica dela Iruñeko peñen artean zaharrena, baina sorreraren data zehatzik aipatu gabe: 1902 inguruan izan zela, 1907an sortu zela, 1920an… «Zaharrenak gara, baina ez guk uste bezain zaharrak: 1930-1933 inguruan jaio ginen», erran...

Txibitek eta Geoalcalik Muga proiektua bultzatu nahi dute, baina epaileen esku da

Txibitek eta Geoalcalik Muga proiektua bultzatu nahi dute, baina epaileen esku da

Geoalcali enpresako arduradunek Nafarroako Gobernuko agintariengana jo dute laguntza bila, Zangoza inguruko Muga meategiko proiektua martxan jarri ahal izateko. Enpresak lortu zituen meatokia ustiatzeko behar zituen baimenak, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du haietako bat, eta, ondorioz, proiektua geldirik da behin-behinean. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek Nafarroako Jauregiko bere bulegoan hartu zuen Geoalcaliko...

Lehen olio tantak dastatzeko

Lehen olio tantak dastatzeko

Ogi txigortua eta Nafarroako olioa. Arroitzen ez dute gehiago behar lagunez eta familiaz inguraturik eguna pasatzeko. Urtero bezala, bihar, otsaileko azken igandean, Ogi Txigortuaren Eguna eta Nafarroako Olioaren Festa ospatuko dituzte. Bestaren helburua da herriko olioaren balioa aintzat hartzea, eta etxeetan zeuden errotetan olioa nola egiten zen gogoratzea. «Familia guztiek olibak bildu, zanpatu, olioa atera...

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

«Eskultura batek azalpen gehiegi behar badu balioa eman ahal izateko, gaizki!»

Iruñeko Alde Zaharreko Kondestablearen jauregiko beheko solairuan dago Mikel Okiñena eskultore nafarraren (Etxaleku, 1973) XX izenburuko erakusketa, eraikinean sartu eta eskuinera. Artistak azken hogei urteotako lanak bildu ditu han, igandera bitarte, eta han hartu du Nafarroako Hitza, galderei erantzun ahal izateko bere eskulturei so.  XX izena du erakusketak. Azken hogei urteotako lanak bildu dituzu? Bai, gutxi...

Gure Aspasia Miletokoak

Gure Aspasia Miletokoak

Aurreko asteko astelehen edo asteartean, afalostean, burua arintzeko sakelakoan hala moduzko bideoak ikusten ari nintzela, antzinako mitologia grekoari eta kultur grekoari buruzko azalpen bideoak egiten dituen historialari baten bideoa ikusi nuen. Bideo hartan, Sokrates hizpide harturik, Aspasia Miletokoari buruz hitz egin zuen, eta azalpenean Aspasia Miletokoak bai Sokratesentzat, bai Altzibiadesentzat, baita Fidiasentzat ere izan zuen...

Lehertzear dago Laba elkartearen garai berria

Lehertzear dago Laba elkartearen garai berria

Iruñeko bihotzean dago Gazteluko plaza. Lehen zuhaitzez josita zegoen eremuan ostatuen terrazak eta hotel baten sarrera daude orain, gaztelaniaz idatzitako menuekin eta kartelekin. Hala ere, hiriko barrunbean zegoen euskal sumendiak eztanda egin zuen 2022an, Laba elkartea ireki zutenean. Duela gutxira arte arkupean zegoen elkartea, ia ezkutuan, ikusezin; baina terraza eskuratu zuenetik, hirian bere tokia indartzea...

«Helburua da dokumentazioa eskuragarri jartzea gizarte osoarentzat»

«Helburua da dokumentazioa eskuragarri jartzea gizarte osoarentzat»

Mila urteko historia dago gordeta Nafarroako Artxibo Nagusiko pareten artean. Felix Segura da bertako zuzendaria (Iruñea, 1974), eta, adierazi duenez, artxiboaren xede nagusia herritarrentzat eskuragarri egotea da, idatzizko memoria kontserbatzeaz gain. Iruñean du egoitza, eta jarduera eta erakusketa asko antolatzen dituzte helburu hori lortzeko. Iaz errekor guztiak hautsi zituzten: inoizko bisitari kopuru handiena jaso zuten,...

Komunitatea hauspotzeko jantokia

Komunitatea hauspotzeko jantokia

Iruñeko Redin kalea bare da eguerdi aldera. Jende gutxi pasatzen da orduan, eta kalean diren apurrak Arrano elkartera sartzen dira. Kanpoan zarata gutxi entzuten da, eta barrenean, berriz, auzoko bizilagunen bizipozaren soinua. Asteartero, 14:00etatik 16:00etara, bazkaltzeko elkartzen dira auzokideak. AZ sare komunitarioak bultzatuta, Alde Zaharreko jantoki herrikoia antolatuko dute ekainera arte. Asmoa da espazio bat izatea...

«Ordua da maskulinitate hegemonikoa erdigunean eta zalantzan jartzeko»

«Ordua da maskulinitate hegemonikoa erdigunean eta zalantzan jartzeko»

Ez dira ezezagunak; ez dira kasu bakanak; ez dira munstroak. Nabi Nafarroako Berdintasun Institutuak sustatutako lan batean emakume gazteen aurkako sexu indarkeria aztertu dute, lehen aldiz, eta agerian utzi dute erasotzaile gehienak emakumeen hurbileko gizonak direla. NUPeko irakasle eta ikertzaile Rut Iturbidek koordinatu du azterlana, eta Leonor Canals, Nayaded Labbe eta Leire Martinez ikerlariek parte...