Albisteak

«Elkartze honek kultura eta koru mundua uztartzea lortuko du»

«Elkartze honek kultura eta koru mundua uztartzea lortuko du»

Nafarroako hamabi abesbatzatako zuzendariek sortu dute, baina «askoz gehiago» izateko nahiarekin sortu da Kabia Nafarroako koru zuzendarien elkartea. Lau helburu nagusirekin sortu dute: zuzendarien arteko harremana eta koordinazioa sustatzea, formakuntza bultzatzea, informazioa trukatzea eta aholkularitza eskaintzea. Elkartea sortu duten hamabi zuzendarietako bat eta elkarteko lehendakaria da Vinaixa Gartzia (Hernani, Gipuzkoa, 1993). Nafarroan Leitzako Jeiki abesbatza...

Gida bat ondu dute basogintzan lan istripuak gutxitzeko asmoz

Gida bat ondu dute basogintzan lan istripuak gutxitzeko asmoz

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gida bat ondu du basogintzaren esparruko lan arriskuen inguruan, helburutzat hartuta mendian egurra mozten eta biltzen aritzen diren langileen artean istripuak gutxitzea. Gainera, jardunaldi bat egin du erakunde horrek, gidan jasotakoak basogintzaren arloko Nafarroako enpresetako arduradunei aurkezteko. Urtarrilaren 15ean egin zuten, Ademan Nafarroako Basogintzaren Arloko Enpresen Elkartearen egoitzan,...

Partida ez da amaitu oraindik

Partida ez da amaitu oraindik

Soka luzeko proiektu bat da Muga, Geoalcalik Zangoza inguruan potasa ustiatzeko egin nahi duen meategiarena. Enpresak 2012. urtean egin zituen lehen urratsak, baina egitasmoa behin-behinean geldirik dago 2024ko urritik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aginduz. Epaileek emandako kolpe hori ez da azkena izan egitasmoaren bultzatzaileentzat: iazko ekainean, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak txosten batean jaso zuen Santos...