Asteko Gaiak

Ikusten ez dena ezagutzeko

Ikusten ez dena ezagutzeko

Atearen ondoan jarri da, eta banan-banan agurtu ditu sartu diren herritar guztiak. «Ongi etorri», erran die, berotasunez. «Jose Ignacio naiz, Nafarroako Parlamentuko uxerretako bat; gaurko bisitan lagunduko zaituztet». Parlamentuko protokolo zerbitzuak ateak irekitzeko bi egun antolatu ditu abenduko zubian —abenduaren 4an eta 5ean—, eta herritar anitzek aukera baliatu dute Iruñeko Navas de Tolosa karrikako lehenbizikoan...

Udalerriz udalerri jarduteko garaia

Udalerriz udalerri jarduteko garaia

«Baliabideak mugatuak dira; beraz, merkatuan eragin behar dugu». Nafarroako Gobernuko Etxebizitza zuzendari nagusi Elga Molinak erran zituen hitz horiek, irailaren 27ko etxebizitzari buruzko Nafarroako Hitza-ren zenbaki berezian. Elkarrizketa hartan, Molinak nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak berari emandako zeregin nagusietako bat dela tentsio handiko eremuak izendatzea, eta hori egiteko datuak jasotzen ari zirela. Lan horretan bertze urrats...

Olio usainak hartu du errota

Olio usainak hartu du errota

Makinen soinuaren gainetik, olioaren usaina. Arroizko Mendia kooperatibako kideak azaroaren 4an hasi ziren aurtengo oliben uzta biltzen, eta abenduaren 15era arte segituko dute lanean: olibak jasotzen eta olioa egiten. 1992. urtean sortu zuten Mendia, Nafarroa erdialdeko 27 errota txikik bat egin eta gero. Egun, 5.000 bazkide baino gehiago ditu, eta, denera, 3.000 hektarea olibondo inguru....

Proiektuari eutsi nahi diote

Proiektuari eutsi nahi diote

«Ez dago ikastetxe berria egiteko borondaterik». Elizondoko lanbide heziketako ikastetxeko zuzendari Iñigo Gorrotxategirenak dira hitzak. Berako Toki Ona institutuko lanbide heziketako arduradun Martin Subizar ere antzera mintzatu da, eta erran du garbi duela Nafarroako Gobernuak «ziria» sartu nahi diela: Gorrotxategik eta Subizarrek salatu dute Baztan-Bidasoko bi ikastegi horiek hartuko dituen Oronozko lanbide heziketako ikastetxe berria kolokan...

Arrazakeriari aurre egiteko etxe bat

Arrazakeriari aurre egiteko etxe bat

Lau logela, komuna, sukaldea, egongela eta terraza. Etxe bat, eta hori baino anitzez ere gehiago: Berriozarko Udalak Nafarroako SOS Arrazakeria erakundeari utzi dio herriko udal etxebizitza bat, etxeko eta zaintzako emakume langile migratzaileak arta ditzaten. Proiektuak bide luzea egin du, SOS Arrazakeriako kideak 2022an hasi baitziren mamitzen. Etxea haien esku da jada, eta, urtea amaitu...

Musika, osatzeko bidean lagun

Musika, osatzeko bidean lagun

«Psikiatrak erran zidan hobe nuela zaletasun osasungarriago bat bilatu». Javier Tellorenak dira hitzak. Artatzen zuen psikiatrak aisialdian zer egiten zuen galdetu zion, eta Tellok erantzun zionean etxean musika jartzen zuela, hark bertze zaletasun bat bilatzeko eskatu zion. Sarrigurengo Felix Garrido errehabilitazio psikosozialerako zentroan inork ez dio eskatu gustatzen eta interesatzen zaion hori bazter uzteko; alderantziz,...

Memoria gordetzen duten irudiak

Memoria gordetzen duten irudiak

«Herri guztietan egin beharko litzateke». Rosa Errandonea beratarrarenak dira hitzak; Berako memoria bizi bilakatu da Errandonea, Jose Antonio Totono nebarekin batera. Bizitza osoa eman dute biek herri horretako argazki zaharrak biltzen, eta herriko bestak, ohiturak eta egunerokoa dokumentatzen. Beratarrak liburua da elkarrekin ondu duten azken lana. Altzate karrikako euren etxea karpetaz eta agiriz betea dute, eta...

Auzoak hitza har dezan

Auzoak hitza har dezan

«Auzotarren bultzada funtsezkoa izan da. Ez dute amore eman, eta, bultzada horri esker, orain gertuago dugu Sanduzelai auzoari irtenbidea emateko unea». Iruñeko alkate Joseba Asironenak dira hitzak. Hiriburuko Sanduzelai auzoko Civivixeko areto nagusian erran zituen, urriaren 16an, auzo hori eraldatzeko ideien lehiaketan hautatutako hiru proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian. Asironekin batera, Iruñeko Udaleko zinegotzi Joxe Abaurreak...

Minak jota lanik ez egiteko eskubidea

Minak jota lanik ez egiteko eskubidea

Jendaurrean agertzeko egindako urratsak lotu ditu Maria Elena Escudero (Iruñea, 1968) eta Maria Angeles Andres (Iruñea, 1968): LAB sindikatuaren Iruñeko egoitzan egin zuten bat, urriaren 1ean, euren egoeraren berri emateko. Garbitzaileak dira biak, eta biei ukatu diete ezintasun iraunkorra, mugitzeko zailtasunak eta hainbat osasun arazo izan arren. Escuderok aulki gurpilduna behar du mugitzeko; Andresek, berriz,...

Nork bere heriotzari buruz erabakitzeko

Nork bere heriotzari buruz erabakitzeko

«Zaila egin zitzaidan; informazio anitz zegoen, eta ulertzen ez nituen hitz asko. Anfasera joan behar izan nuen, laguntza eske». Maria Jesus Goñirenak dira hitzak. Nafarroako Heriotza Duinaren Behatokiak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, Iruñean, urriaren 2an. Behatokiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitu du Aurretiazko Borondateen Agiria, eta lan hori aurkezteko baliatu du jardunaldia. Goñik...