Asteko Gaiak

Elkarlana, ilusioa eta ezjakintasuna

Elkarlana, ilusioa eta ezjakintasuna

«Hautsa», «ilusioa», «kaosa», «elkarlana», «militantzia», «handinahia», «konpromisoa» eta «hotza». Horiek dira Katakrekoko kideei gogora etortzen zaizkien zenbait hitz sorreraz mintzatzen direnean. «Erronka beti izan da eustea, eta lortu dugu. Mirari bat da gaur egun Katakrak dagoen bezala ikustea», esan du Hedoi Etxartek, Katakrak kooperatibako kide eta langileak.  Proiektua sortu baino lehen, Iruñeko Kuria kaleko La...

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Nafarroako politikan, asperdurarik ez. Maria Txibite gobernuko lehendakariari ez zitzaion erraza izan bere bigarren agintaldia abiaraztea. Horretan zeresan handia izan zuten aurreko legealdiko esperientziak, gehiengoen moldaketak, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen errepikapenak eta alderdi bakoitzaren jarrerak. Hala, hiru hilabeteko epemuga ia osorik baliatu zuten negoziatzaileek. Iruñeko Udalean, berriz, ekainaren 17an Cristina Ibarrola alkate izateko bidea zabaldu zuen...

Euskara euskaldunengana itzul dadin

Euskara euskaldunengana itzul dadin

​Zarrakamalda, asuna, altxirria, mandarra, muga, hedek, habek eta beste hitz asko jaso ditu Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963) Estellerriko euskara: Hegoaldeko goi-nafarrera / Estellerriko aldaera hiztegian. «Helburua da euskara galdu zen eremuetan dokumentaturiko euskara berriz euskaldunen eskuetan jartzea», azaldu du Aranak. Garean Euskaldunon Elkarteak sustatu du proiektua —Lizarrako eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da—,...

Dantzara lotuta

Dantzara lotuta

​Urte berezi bat hasi da Duguna Iruñeko udal dantza taldeko kideentzat: 75 urte bete zituen taldeak joan den astean, azaroaren 29an; ospatu zuten, eta ospatzen segitu nahi dute datozen hilabeteotan. Duguna-k —izen hori, berez, Iruñeko udal dantzariek 1951n sortutako ikuskizun baten izena da; dantzariek jasotako herritar batzuen lekukotasunen arabera, sona handia lortu zuen ikuskizun horrek,...

«Amama: sari hau zuretzat da»

«Amama: sari hau zuretzat da»

Lasai eta irribarretsu agertu da saioak iraun bitartean; saria eskuetan hartu bezain laster, baina, hunkituta dagoela sumatzen zaio aurpegian, eta egin dioten aitortza eskertzeko hitza hartu duenean, ahotsaren bidez egin dio ihes barruko emozioak: «Amamak 100 urte egin ditu, baina gaixo dugu. Hari bidali nahi diot besarkada handi bat; amamaren magalean jaio ginen, baserrian, su...

Euren borrokak zabaltzeko

Euren borrokak zabaltzeko

Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.

Aitona-amonen lezioak

Aitona-amonen lezioak

Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.

Osatzeko bidean laguntzeko

Osatzeko bidean laguntzeko

'Lagun nazazu' programari buruzko jardunaldi bat egin dute Iruñean. 2021etik abian da Nafarroan, eta helburu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenak trebatzea, elkarri laguntzeko agente izan daitezen. Profesionalizatzeko beharra aldarrikatu dute.

Beldurraren topografia

Beldurraren topografia

Marta Romanek eta Begoña Pernasek 'Gauez ibiltzeko eskubidea' izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko.

Eskola bat baino askoz gehiago

Eskola bat baino askoz gehiago

Baliteke oraingoa izatea Zigako eskolako azken ikasturtea: zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.