«Babesik gabea». Salbuespenak salbuespen, halakoxea da Iruñeko ondare grafikoa, Oscar Brakoren hitzetan (Iruñea, 1964). 2008. urtean, Galiziara egindako bidaia batean, atentzioa eman zion liburu batekin egin zuen topo, Lugon. Hiri hartako errotuluen argazkiek osatutako liburuxka bat zen, eta ondare grafikoaren munduan murgiltzeko hazia erein zuen Brakoren buruan. Euskalerria irratian aritu zen urte luzez, komertzial gisa,...
Asteko Gaiak
Gela bateko pareten artean
Bilatu eta bilatu. «Eta deus ere ez». Etxe bila eman ditu Fawzi Xerifek azken bi urteak, baina ez du deus ere lortu. Amorrua sentitzen duela aitortu du; etsita dagoela. Bizitzeko toki «duin» bat eskaini nahi die seme-alabei, baina ezinean ari dela sentitzen du. Iruñeko Sanduzelai auzoko etxebizitza batean bizi da orain familia: bostak gela bakar...
Pribilegio bilakatu duten eskubidea
«Prezio bat badu, ez da eskubide bat». Horixe nabarmendu du Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuko kide Oihana Idoatek etxebizitzari buruz. Etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri batean bizitzeko eskubidea aitortua dute herritarrek legez, baina, paperetik harago, etxebizitzaren inguruko espekulazioak eta merkatuak pribilegio bilakatu dute eskubidea. Dirua duenak eros dezake etxe bat; dirua duenak ordain dezake alokairua. Krisiek...
Bidaia bat bertzeekin lotzeko
Euriak harrapatu ditu itzuli direnean. «Baztango euria!», erran du Liesbeth Baelusek (Anberes, Belgika, 1987), hunkituta, eta aitortu du bazuela etxera itzultzeko gogoa. Etxea Berroetan du. Han bizi da, Yorrick Troman bikotekidearekin (Paris, 1978) eta 5 urteko Solveig alabarekin. Hirurek herritik kanpo eman dute azken urtea, ordea: urtebeteko mundu bira egin dute, furgonetaz. 30 herri bisitatu,...
Medikurik gabe
Kezkak karrikara eraman ditu herritarrak. Elizondon elkarretaratze bat egin zuten asteazkenean, bertako osasun etxeko egoera salatzeko. Herritarrak kezkatuta daude, eta Baztango Udaleko arduradunak eta Elizondoko osasun etxeko kideak ere bai: herrian medikurik gabe geldituko dira gaur, maiatzetik bakarrik aritu denak alde egiten duenean. Altsasura aldatuko da mediku hori, irailaren 26an, baina aurretik oporrak hartuko ditu,...
Zigaren figurazioa eta esentzia
Javier Ziga Etxandi margolaria (Iruñea, 1877-1960) ezagutzeko erakusketa bat dago Lizarran, haren izena daraman fundazioak Gustavo Maeztu museoan zintzilikatu dituelako Zigaren lanak, urriaren 27ra bitarte, Javier Ziga. Figurazioa eta esentzia izenburupean. Erakusketak 41 lan bildu ditu, eta bi helburu nagusi, Pello Fernandez Oiaregi komisarioak nabarmendu duenez: batetik, Zigaren eta Gustavo Maezturen arteko solasaldi bat sustatzea,...
Gaztetxea egonkortasun eske
Ezegonkortasuna da gaztetxeen patua. Noiz arte iraunen du leku horrek? Noiz botako dituzte karrikara? Noiz eraitsiko dute eraikina? Hala ere, ezegonkortasun horren gainean proiektu sendoak eraikitzeko gai izaten dira gazte asanbladak eta gisakoak. Burlata ez da salbuespena: sei urte ditu gaztetxeak, eta behin eta berriro piztu behar izan dute arriskuaren alarma. Berriz egin dute: gaztetxea...
Erromanikoa: artea eta kondairak
«Nafarroa bisitatzeko gida bat da». Horixe erran du Carlos J. Martinez Alava historialariak argitaratu berri duen Románico imprescindible. Navarra (Andre Maria Erregina fundazioa, 2024) bere liburuari buruz. 11 herritako hamabi monumentu jaso ditu, bisitariak eta herritarrak arte erromanikoan murgil daitezen. «Ondare bizia da herrialdeko erromanikoa; arteak bat egiten du mitoekin eta kondairekin. Nafarroako arte erromanikoa...
Cannellito eta Nere jada ez dira bakarrik
«Anitz aldatu da egoera». Horixe nabarmendu du Biarnoko (Okzitania) FIEP taldeko kide Gerard Caussimontek. Pirinioetako hartzez ari da: 1995. urtean, bost bertzerik ez zeuden Pirinio osoan; orain, berriz, 83 dira, iazko azken datuen arabera. Haietako bat, 2021ean jaiotako hartz ar gazte bat, Garden ikusi eta filmatu berri dute, ekainean; basozainen fototranpaketa kamera batek jaso du...
Herri guztietako soinu banda
Musika, argiak eta barre algarak. Horixe da barraketako soinu banda; berdin toki batean edo bertzean. Ezinbertzeko elementu bilakatu dira edozein herritako bestetan. Batzuek gozatzeko, ordea, bertze batzuek lan egin behar dute, eta barraken jabeek herriz herri eta lan eta lan ematen dituzte udako hilabeteak; udakoa da haien sasoi nagusia, eta atseden hartzeko denborarik ere ez...