Musika, argiak eta barre algarak. Horixe da barraketako soinu banda; berdin toki batean edo bertzean. Ezinbertzeko elementu bilakatu dira edozein herritako bestetan. Batzuek gozatzeko, ordea, bertze batzuek lan egin behar dute, eta barraken jabeek herriz herri eta lan eta lan ematen dituzte udako hilabeteak; udakoa da haien sasoi nagusia, eta atseden hartzeko denborarik ere ez...
Asteko Gaiak
Jaialdi bat plazak dantzan hartzeko
Dantzan. Aiko taldeko kideek halaxe jarri nahi dituzte Pirinioetako herriak, eta, horretarako, Danspirenaika dantza tradizionalen jaialdia eginen dute, bigarrenez. Aurtengo aldiak bi zati izanen ditu: lehenengoa Hechon izanen da (Aragoi, Espainia), uztailaren lehen asteburuan. Bigarrena, berriz, Izaban, iraileko azkenekoan. Aiko taldeak Aragoiko Biella Nuei eta Izabako Kurruskla izanen ditu bidaide. Aiko taldeko Sabin Bikandi (Galdakao, Bizkaia,...
«Amari esker egin dut egin dudan bidea: gure liburu dendako bihotza zen»
Iruñeko Abarzuza liburu eta paper dendak 31 urteko bidea egin du. Marcela Abarzuzak eta Rafael Rodriguez haren senarrak erretiroa hartu berri dute, eta ez dute inor aurkitu eurek hasitako bideari segida emateko. Oroigarri denda bat da orain. Abarzuza (Iruñea, 1959) gurasoek Kale Berrian zuten liburu dendan hazi da, eta gogorra egin zaio agurra. Gogorra izan da...
Galga emateko beharra
Desazkundearen alde egiten dutenek uste dute badela zer ikasi barekurkuiluei so. Izan ere, bareak bere neurriko oskola sortzen du beti, behar baino gehiago kiribiltzeak ezin jasan ahal izanen lukeen zama eraginen bailioke. Handitzeko kiribiltzen du oskola hasieran; gero, berriz, txikitzeko. Desazkundeak eman dio orekaren giltza. Nafarroak ere hori behar du, herrialdeko Klimaren Aldeko Aliantzako kide...
Berriz atea ireki diete bestatik at gelditu zirenei
Urte bateko lana urte erdian egin behar izan dute; horixe nabarmendu du Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzi Maider Belokik, aurtengo hiriburuko sanferminak prestatzeko prozesuari buruz. Izan ere, Iruñeko udal-gobernu taldea aldatu da, iazko bestak ospatu zituztenetik: EH Bilduko Joseba Asironek ordezkatu du UPNko Cristina Ibarrola alkatetzan, abenduan aurkeztutako zentsura mozioaren ondorioz. Udal-gobernu talde berria, beraz, urtarrilean...
Botiketan ere bai, erraz eskuratzeko
Botiketan ere bai, herritarrek erraz eskuratu ahal izateko: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Botikarien Elkargoak hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, herrialdeko 50 botikatan ere egin daiteke orain GIB birusaren proba azkarra. Iazko azaroan, hamabi botikak izena eman zuten proiektu pilotu batean, eta orain bertze 38k egin dute bat egitasmoarekin. Haietako bat da...
Eragiteko eskubidea
Adinkeriari buruz hitz egiteko; zaharrek, batez ere, adinagatik jasaten duten bazterketari aurre egiteko; adinekoak subjektu politikoak direla aldarrikatzeko, eta gizartean parte hartzeko, eragiteko eta euren ahotsa eta iritziak entzunarazteko eskubide osoa dutela aldarrikatzeko. Helburu horiekin guztiekin egin du Iruñeko Udalak adinkeriari buruzko jardunaldi bat, hiriburuko Kondestablearen jauregian —maiatzaren 16an—. Mahaian adituak eseri dira; zaharrak, berriz,...
Esku hartzeko beharra
«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa...
Egurra baino anitzez gehiago
Parte hartzaileek hainbat aldiz aipatu dute Iratiko basoa. Nafarroako ezagunena da, akaso, eta, gainera, herrialdeko Foresna-Zurgaia baso elkarteak Iruñean egin berri duen jardunaldian jorratu dutenaren adibide garbi bat: basoek gizarteari zer ematen diote aztertu dute hizlariek. Produktu ekosistemikoak dira, hain zuzen, basoek ematen dituzte produktuak eta zerbitzuak, eta askotarikoak izan daitezke: basoek lehengaiak ematen dituzte;...
Bide bat aitortzeko
«Ez dago sarrerarik!». Ihitz Iriartenak dira hitzak, duela astebete erranak. Jakin-min handia piztu du Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantu tailerrak prestatu duen Julia Fernandez Zabaleta. Emakume aitzindariak pastoralak, eta aurkeztu bezain laster amaitu ziren antolatu dituzten bi emanaldietarako sarrerak. Bihar eginen dute estreinaldia: 17:00etan, Iruñeko San Frantzisko eskolako jolastokian. Bigarren saioa, berriz, maiatzaren 12an, 11:00etan,...