Ekainaren 17tik Burlatako alkate da Berta Arizkun (EH Bildu). Zurekin Aldatuz eta Geroa Bai taldeekin osatu du gobernua, eta Navarra Sumari kendu dio agintea. Azke lau urteak "gogorrak" izan direla aitortu du.
Elkarrizketa
“Gutxiesten ari dira jende askoren sufrimendua”
Iruñeko aurreko udal gobernuak hartutako azken erabakietako bat izan da diruz ez laguntzea Ana Jakak idazketa erotikoari buruz eman duen tailer bat. 'Erotiko' hitzak eragin du betoa. Jakak hitz hori eta bertze anitz aldarrikatu ditu.
“Nola hil nahi dugun esaten ikasi behar dugu”
Organo emaileen 3.000. agiria jaso du Jose Roldanek, Transplanteak Koordinatzeko Nafarroako Bulegoaren arduradunak. Jasotako saria transplanteen inguruan hitz egiteko baliatu nahi du.
“Obra bukatzen badute ere, ezinen dute urtegia bete”
Herritarren segurtasunari buruzko kezkagatik sortu zen Zangozan Esa + Ez elkartea, eta, denbora batez jarduera eten eta gero, martxan da berriz ere. Iker Aramendia da hasieratik aritu diren kideetako bat.
“Azokan nahi ditugun liburuak nabarmentzeko aukera dugu”
Nafarroako Liburu Azokan egin dute bat herrialdeko liburu saltzaileek, Iruñeko Gazteluko plazan. Han da Katakrakeko Marta Arrizabalaga; abenduan hamar urte beteko ditu proiektu horrek.
“Gaizki egitea ez da izan behar euskaraz ez hitz egiteko arrazoi”
Audrey Serranok Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du, 'Iruñerriko gazteen hizkera' ikerketagatik. Nutrizionista da, baina DBHko irakasle izateko masterrak eman dio hizkuntzaren arloan sakontzeko aukera.
“Musika interesgarria entzuten genuenean, ezin geldirik geratu”
Patxi Goñik erretiroa hartuko du udazkenean, eta, harekin batera, Gor diskoetxeak ateak itxiko ditu. Deskonektatzeko gogoa duela esan du musika editoreak, baina oraindik lan handia dagoela egiteko.
“Ofizialtasunaren legealdia izan behar du hurrengoak”
Euskal Herrian Euskaraz taldeak protestara deitu du, Iruñean: manifestazioa eginen dute bihar, 12:00etan, Baluarten hasita. Sugoi Etxarri kideak erran du asmoa dela ofizialtasuna erdigunean jartzea.
“Erakundeek kalitatezko arreta bermatu behar dute”
'Beldurrak gurekin jai' saioa egin zuten atzo Iruñean, besta eremuetan andreen aurka izaten diren erasoak jorratzeko. Hala nola protokoloak berrikusteko beharra aipatu du Iratxe Alvarezek.
“Tokiko bezeroak izan nahi ditugu, ez bakarrik turistak”
Neguko denboraldia bukatutzat eman dute Larra-Belagua zentroan, bi hilabetean elurra izan eta gero. Klima aldaketak eskian izan duen eragina aipatu du Julen Garjon zentroko zuzendariak.