Euskal Herria

Bost urteko espetxealdia ezarri diote gizon bati, Iruñean emakume bat bortxatzeagatik

Bost urteko espetxealdia ezarri diote gizon bati, Iruñean emakume bat bortxatzeagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio 29 urteko gizonezko bati, emakume bat bortxatzeagatik. Akusatuak ezagun zituen bai biktima bai haren senarra. 2022ko abenduaren 17an, dantzaleku batean izan ziren hirurak festa giroan, eta horren ostean, gizonak bere etxera gonbidatu zuen bikotea. Alkoholaren ondorioz, konorterik gabe zeuden biak, hala andrea nola bere senarra,...

Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidenteak bere ohorea «auzitan jartzea» aurpegiratu dio UPNri

Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidenteak bere ohorea «auzitan jartzea» aurpegiratu dio UPNri

Zirimola politikoaren erdigunean dago Jesus Polo, Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidentea. Bera izan da Cerdan auziko ikerketa batzordetik igaro den lehen pertsona, eta, hasteko, tentsio handia sortu da bere eta UPNko Javier Esparzaren artean. Esparzak iradoki du kontratazio mahaiko gainerako kideen botoak ezagutu ostean Poloren botoa «erabakigarria» izan zela  76 milioi euroko kontratua Acciona, Oses eta Servinabarren alde...

Nafarroako zazpiehunetik gora irakaslek grebarako deia egin dute Palestinaren alde

Nafarroako zazpiehunetik gora irakaslek grebarako deia egin dute Palestinaren alde

Nafarroako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako zazpiehunetik gora irakaslek, Irakasleok Palestinarekin izeneko plataforman bilduta, grebarako deia egin dute asteazken honetarako. Palestinako genozidioa salatzeaz gain, erakunde orori «pauso praktiko eta irmoak» eskatuko dizkiete sarraskia gelditzeko. Ontzat jo dute hezkuntzako sindikatuek erregistratutako 24 orduko greba, argi duten arren horrek ez duela, bere horretan, arazoa konponduko: «Ez da nahikoa. Greba hau urrats...

Billabesetako langileek lanuzteei eutsiko diete, enpresaren eskaintza baztertuta

Billabesetako langileek lanuzteei eutsiko diete, enpresaren eskaintza baztertuta

Billabesetako langileek grebari eutsiko diote. Hala erabaki dute bart eginiko erreferendumean. Moventis TCC enpresak aurkeztutako lan hitzarmen proposamena onartu ala ez, horixe bozkatu behar zuten atzoko bilkuran, eta eskaintzari ezetz esanda, lanuzteei segida ematearen alde azaldu dira langile gehienak. Tarte estuagatik gailendu da ezezkoa, dena den: sei botoren aldea egon da aukera baten eta bestearen artean....

Nafarroako Kontuen Ganberak ondorioztatu du Acciona eta Servinabarren aldeko lau adjudikazio legezkoak direla

Nafarroako Kontuen Ganberak ondorioztatu du Acciona eta Servinabarren aldeko lau adjudikazio legezkoak direla

Nafarroako Kontuen Ganberak Acciona eta Servinabar enpresa elkarteei esleitutako bost herri lanen kontratuak aztertu ditu, parlamentuak ekainean eskatuta. Txostenean ondorioztatu du lau adjudikazio prozesu «legearen arabera» egin zirela; Eguesibarko Erripagañan babes ofizialeko 62 etxebizitza egiteko prozeduran, berriz, «bi akats» atzeman ditu. Horrez gain, legezkotasunari eragiten ez badio ere, enpresa elkartean Servinabarrek zuen partaidetzari buruzko informazioan gardentasunik ez...

Epaileek merezimenduen dekretuko bi artikulu baliogabetu dituzte, atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik puntuatzeagatik

Epaileek merezimenduen dekretuko bi artikulu baliogabetu dituzte, atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik puntuatzeagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu 97/2024 foru dekretuko bi artikulu, lan deialdi publiko batzuetan euskara atzerriko hizkuntzen azpitik baloratzeagatik. ELA eta Steilas sindikatuek errekurtsoa jarria zuten dekretuaren aurka, eta auzitegiak partzialki baliogabetu du araua. 4.1 eta 4.2 artikuluak dira atzera bota dituenak: Osasunbideko oposizio lehiaketetan eta lekualdatze prozesuetan hautagaien merezimenduak arautzen zituztenak, hain zuzen. ELAk...

Tuterako Udalak bere erakusketa debekatu izana salatu du LABek

Tuterako Udalak bere erakusketa debekatu izana salatu du LABek

Zentsuraren adibide bat gertatu da iragan asteburuan. Urriaren 1etik 9ra bitartean, Erriberan bere 40. urteurrena ospatzeko 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketa antolatu du sindikatuak Tuterako Rua gizarte etxean. Alta, Alejandro Toquero Tuterako alkateak erabaki du erakusketa debekatzea, presoen aldeko ikurren bidez terrorismoa goratzen duela argudiatuta. Sindikatu abertzaleak udalaren jarrera gaitzetsi du eta ez du baztertzen auzitegietara jotzea....

‘Cerdan auziko’ ikerketa batzorde amaieran Txibite, Barkos eta Barcina joatea proposatu dute

‘Cerdan auziko’ ikerketa batzorde amaieran Txibite, Barkos eta Barcina joatea proposatu dute

Astebete falta da Nafarroako Parlamentuan Cerdan auziko ikerketa batzordeko lehen agerraldia hasteko eta ia ziurrenik azken lau legealdietako lehendakariak bertatik pasatuko dira. PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak erregistratu dute batzordearen amaieran Yolanda Barcina (2011-2015), Uxue Barkos (2015-2019) eta Maria Txibite (2019tik hona) bertara joango direla. Hala eskaini bazaio ere, Geroa Baik ez du sinatu...

Nafarroako Gobernuak EtxeON egitasmoa aurkeztu du: bost urtean 735 etxebizitza publiko eraikitzeko plana

Nafarroako Gobernuak EtxeON egitasmoa aurkeztu du: bost urtean 735 etxebizitza publiko eraikitzeko plana

Alokairu babestuko 493 etxebizitza, erabilera mugatuko salerosketarako 128 eta etxebizitza kooperatiben erabilerarako 114. Nafarroako Gobernuak EtxeON egitasmoa aurkeztu du gaur, bost urtean 735 etxebizitza publiko eraikitzeko plana. Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok eta Nasuvinsa enpresa publikoko zuzendari Javier Buronek azaldu dituzte proiektuaren nondik norakoak. Alfarok esplikatu du etxebizitzak...

Ohartarazi dute mendekotasunen arazoa «ikusezina» dela adinekoen artean

Ohartarazi dute mendekotasunen arazoa «ikusezina» dela adinekoen artean

Sarri, alkoholaren, drogen eta bestelako substantzien mendekotasuna «gazteen arazotzat» jo ohi dute askok. Baina zenbait adinekoren artean ere arazo larria da, ikusezintasun geruza batek estaltzen badu ere. Eta emakumeen kasuan, genero aurreiritziek ezarritako estigmatizazioak are gehiago zailtzen du arazoa identifikatzea eta hari soluziobidea eman ahal izatea. Hori da Nafarroan egindako ikerketa baten ondorio nagusietako bat....