Euskal Herria

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Sanferminetako lehen egunean sei salaketa egin dituzte eraso sexistei buruzko informazio gunean, Iruñeko Gazteluko plazan. Salaketen artean bost ukituak jasateagatik egin dira, eta beste bat, irainak jasateagatik. Iruñeko Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, ukituak egitea egotzita salatu dituzten bost lagunetatik bi atxilotu dituzte, hain zuzen, salaketak jarri ostean. Sanferminetan, Gazteluko plazako informazio gunea jarri dute...

Zezenketen «bekatua» amaitzeko eskatu dute Iruñean

Zezenketen «bekatua» amaitzeko eskatu dute Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeek zezenketak desagerraraztea exijitu zuten atzo Iruñean, animalien eskubideen defentsan. Urtero legez, sanferminen bezperan bildu dira Udaletxe Plazan, «animalien erailketa erritualizatua» salatzeko. Aurten, bereziki, Eliza Katolikoak eta fede kristauak zezenketekin duten lotura ikusarazi nahi izan dute. 11:00en bueltan abiatu zen performancea. Zenbait ekintzaile agertu ziren erdi biluzik, gorputza pintura gorriz zikindurik eta adarrak...

53 urteko txirrindulari nafar bat hil da Espainian

53 urteko txirrindulari nafar bat hil da Espainian

Txirrindulari bat hil zen atzo goizean Espinosa de los Monterosen (Espainia), txirrindularitza froga batean; 53 urte zituen gizonak eta iruindarra zen. Kirol jarduerako antolatzaileek erran dutenez, frogaren hasieran konortea galdu zuen, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten suspertu. 09:30ean hasi zen froga eta hamabortz minuturen buruan jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Bertaratu zirenean gizona suspertzen...

Nafarroako kazetariek prentsaren aurka Gazan egindako erasoak salatu dituzte

Nafarroako kazetariek prentsaren aurka Gazan egindako erasoak salatu dituzte

Sanferminek nazioarteko begirada asko Iruñean jartzen dituztela baliatuta, Nafarroako kazetariek prentsaren aurka Gazan izandako erasoak gaitzetsi dituzte. Salatu dute gatazka oldartu zenetik 300 kazetari baino gehiago hil dituztela Gazan, Zisjordanian eta Libanon, eta gogorarazi nazioarteko legediaren arabera kazetariak gizarte zibila direla, eta babestuak izan behar dutela. Ekitaldia Ernest Hemingway kazetari eta idazle estatubatuarraren estatuaren ondoan...

Iruñerriko feministak: «Aurtengo sanferminetarako, feministok hautu irmoa egin dugu: gozatzera etorri gara!»

Iruñerriko feministak: «Aurtengo sanferminetarako, feministok hautu irmoa egin dugu: gozatzera etorri gara!»

Aurten ere feministak kalera atera dira uztailaren 4ko gaueko manifestazioan, Iruñeko Alde Zaharrean. Gizonei mezu argia igorri diete: «Feministok antolatuta gaude, eta, aurten, zuen inpunitatea amaitzera gatoz». Aurtengo udako lanketa gozamenean oinarrituta egitea erabaki dute, Feministok gozatzera etorri gara! lelopean, eta dei egin dute tokiak hartu eta sanferminez gozatzeko. Argi dute: «Gizonak zaudete sobran. Zuek eta...

Komunikabideen ardura, fokupean

Komunikabideen ardura, fokupean

Irakurri serie honetako artikulu guztiak Sexu eraso bat gertatu berritan, biktimaren kontakizuna zalantzan jartzea; erasotzailea ezaguna edo aberatsa bada, hari eragindako kaltearen inguruan ardaztea albistea—«bizitza hondatu zaio»—; erasotzailea pobrea edo arrazializatua bada, berriz, haren gizatasuna ukatzea eta munstro baten erara aurkeztea —besteak beste, jatorri etnikoa azpimarratuz—; kontrastatutako informaziorik ezean, zurrumurruetara edo bizilagunen iritzietara jotzea; alarmismoa eta sentsazionalismoa...

Suziria jaurtitzea bakarrik falta da

Suziria jaurtitzea bakarrik falta da

Ia dena prest da. Suziria eta kameren argi gorria piztea bakarrik falta da. Bihartik aurrera, BERRIAk luze eta zabal emango du festen berri, eta egunero elkarrizketak zein gai propioak landuko ditu. Txupinazoari dagokionez ere, bideoak eta albisteak igoko ditu, Iruñean egon ezin dutenek ere ikusteko aukera izan dezaten. Hori da, azken finean, euskal komunikabideen helburua. Euskalerria...

Ilusioa airean, prestakuntza kalean

Ilusioa airean, prestakuntza kalean

Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea zaila izan ohi da sanferminetan, baina aurreko egunetan oinez joatea ere ez da batere erraza izaten. Kamioiak daude edonon, banatzaileak alde batetik bestera doaz lepo gainean zama hartuta, eta jendearen artean urduritasuna nabari da. Denak zerbaiten zain daudela igartzen da. Kalean, oraingoz, kolore askotarikoak nagusitzen dira, baina, erlojuaren atzerako kontua...

Sanferminetan indarkeria matxistaren kontra kalera ateratzera deitu du Itaiak

Sanferminetan indarkeria matxistaren kontra kalera ateratzera deitu du Itaiak

Kaleak hartu. Horixe da Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak eskatu berri duena, Iruñeko sanferminetara begira. Mobilizazioa egin dute gaur hiriburuan bertan, eta eraso matxistei «kolektiboki erantzuteko beharra» aldarrikatu. «Jaietan kaleak hartzeko garaia da», erran dute.  Gaur egungo jokalekua «oso larria» dela salatu dute, «ikusi besterik ez dago zenbat hilketa eta hilketa saiakera egin dituzten aurten Euskal...

Salhaketak eta SOS Arrazakeriak poliziaren «gehiegikeria» arrazistei aurre egiteko gida egin dute

Salhaketak eta SOS Arrazakeriak poliziaren «gehiegikeria» arrazistei aurre egiteko gida egin dute

Poliziaren gehiegizko esku hartzeak, migratzaileei egindako identifikazioak edo horien gaineko kontrol handiagoak. Salhaketa Nafarroa eta SOS Arrazakeria kolektiboek adierazi dutenez, azken urteetan gora egin dute gisako egoerek Iruñean. Sanferminak ate joka diren honetan, kolektibo horiek informazio gida bat egin dute jaietan jarrera arrazisten eta abusuzkoen inguruko aholkuak emateko eta horiek prebenitzeko. Kolektiboek adierazi dutenez, jokabide hori Poliziak izan ohi du...